Eibarko 44. Antzerki Jardunaldiak, zezeilaren 9tik martiaren 23ra

Bizkaie! 2021-02-09 09:39   Kulturea

Zezeilaren 9ko berbaldiak izen handiko profesionalak ekarriko ditu aurten.

Zezeilaren 9an inaugurauko da Eibarko Antzerki Jardunaldien 44. edizinoa, 2021eko martiaren 23ra artekoa. Aurten, Covid-19ak sortutako pandemiaren egungo egoerea dala eta, antzezlan guztiak Coliseo Antzokian eskainiko ditue, Unibersidade laboraleko Hezkuntza Esparruko areto nagusia hezkuntza-gela legez erabilten dabizelako.

Jardunaldien hasierako berbaldiak izen handiko profesionalak ekarriko ditu aurten. Zezeilaren 9an, 19:00etan, David Barbero, Roberto Herrero eta Pedro Barea kazetari eta antzerki kritikariak, Ane Gabarain aktorea eta Fernando Bernúes zuzendaria izango dira Coliseoan. Danak oso lotuta antzerki munduagaz eta esperientziak kontauko ditue, Eibarko Antzerki Jardunaldien sortzaileetako bat dan Juan Ortegagaz batera. Bestalde, Erika Rodriguez Horrillo Narruzko Zezen antzerki taldeko kidea izango da aurkezlea.

Eibarko Antzerki Jardunaldiak 2021. Egitaraua (Eibarko Portalea Kultur Etxean egingo da martiaren 12ko antzezlana: Vidas enterradas; ganerakoak, barriz, Eibarko Coliseo Antzokian izango dira)

Zezeilaren 10ean eta 11n: Esperando a Godot.

Zezeilaren 12an eta 13an: Kutsidazu bidea Ixabel.

Zezeilaren 16an: Real Book Vol. 1.

Zezeilaren 18an: Caballo / Dostoyevsi.

Zezeilaren 9an: Tempus fugit.

Zezeilaren 20an: El Coronel no tiene quien le escriba.

Zezeilaren 23an: La isla.

Zezeilaren 24an: Lurrun minez.

Zezeilaren 26an: Los hijos.

Zezeilaren 27an: Alpha.

Martiaren 2an: Ameriketako bidaia.

Martiaren 4an: Lloviendo ranas.

Martiaren 6an: Mi último baile.

Martiaren 9an: Atzerrian lurra garratz.

Martiaren 12an: Vidas enterradas (Portalea Eibarko Kultura Etxea).

Martiaren 13an: Italino Grand Hotel.

Martiaren 16an: Ez dok ero.

Martiaren 17an: Proyecto Fausto.

Martiaren 19an: Tempus Fugit.

Martiaren 23an: Don Quijote Somos Todos.

Informazino gehiago hemen.

Aldez aurreko salmenta Coliseoan

Nahitaezkoa izango da aldez aurretik hitzordua izatea sarrerak erosteko Coliseo Antzokiko leihatilan. Hitzorduak emonda dagoz.

Online erosketak, barriz, urtarrilaren 30etik aurrera egin ahal izango dira, 10:00etatik aurrera, www.kutxabank.es webgunearen bidez.

Sarrerak antzezlan bakotxa baino ordubete lehenago erosi ahal izango dira Coliseo Antzokiko leihatilan bertan.

Deskontuak

Coliseoaren Laguna txartela dabenek, 5 eurotik gorako prezioetarako: tarifa arrunta, 15 euro (Coliseoaren Laguna txartelagaz 10,50 euro) eta 12 euro (8,50 euro Coliseoaren Laguna txartelagaz).

Coliseoaren laguna txartela egiaztatu beharko da ikuskizunetara sartzeko

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu