Bediako ondarea ezagutzeko liburuxkea kalean
2021-02-05 10:28 KultureaEroso-Ugarte eta Ereñora doan bidearen inguruko azalpenak dakarz.
Labayru Fundazinoak urteak daroaz Bediako ondarea batzen eta zabaltzen, Udalagaz batera martxan jarritako proiektuari esker. Oraingo honetan, liburuxkea argitaratu dau, azalpen interesgarriz eta argazki dotorez horniduta, herrigunetik Eroso-Ugarte eta Ereñora doan ibilbidean topau geinken ondare aberatsa ezagutzera emoteko.
Izan be, Bediako Udalak oraintsu ipini ditu seinaleak ibilbide horretan. Plazatik hasita, Eroso-Ugarte auzunera bideratuko gaitue seinaleek, Ereño aldera gero, eta Mandoia mendiaren inguruetaraino heldu ahal izango gara. Liburuxkan, ibilbidea bera ez eze, topauko doguzan ondare-balioko ondasunak aitatzen dira, materialak zein immaterialak: baserriak, errotak, ermitak, auzootako bizimodua, ortuak, ganadua, familia-muetak…
Liburuxkeak azaltzen dauen ibilbideaz gan, beste bi be atonduta dagoz Bediako udalerrian. Aurrerago, horreetan be seinaleak ipinteko eta liburuxka bana argitaratzeko asmoa dauka Udalak, Labayru Fundazinoaren laguntzinoagaz.
Bediako hiru ibilbideotako bakotxaren bideoak egin zituan Labayruk ez aspaldi. Eroso-Ugarte eta Ereñora doan bidearen bideoa ikusi hemen. Liburuxkan ipini daben QR kodearen bidez be deskargau leiteke.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!