XIII. Artista Egoiliarrak programarako deialdia egin dabe Bilbon
2021-02-03 13:14 KultureaMatiaren 14ra arteko epea dago proposamenak aurkezteko.
Bilboko Udalak, Bilbaoeszena Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren bidez, 2021eko deialdia egin dau Artista Egoiliarrak programarako. BilbaoEszenak hiru proiektu artistiko hautatuko ditu, helburu nagusia proposamen eszenikoen sorkuntzea, ikerkuntzea eta zabalkundea izan behar dabelarik. Euskadiko artista eta konpainien proiektuak baino ezingo dira aurkeztu. Egonaldietako bat euskerazko proiekturik onenarentzat gordeko da eta, beste biak, Euskadiko artisten eta konpainien bestelako hizkuntzetako proiektuetarako.
Proiektu bakotxerako 4.000 euro emongo dira. Gainera, hautatutako personek aukerea izango dabe sorkuntza prozesuak aurkezteko publikoaren edo sektoreko profesionalen aurrean, BAD Bilboko Antzerki eta Jantza Jaialdiaren hurrengo edizinoan edo Udalaren beste edozein ekimen eszenikoren barruan.
Egonaldion gehienezko epea 25 egun izango da eta ordutegi beteagaz egingo dira, aurkeztu eta hautatua izan dan proiektu artistikoaren arabera. Egonaldiak BilbaoEszenaren lokaletan egingo dira, bai eta Bilboko beste espazio eszeniko batzuetan be, ahal dala garagarrilean, abuztuan, irailean eta urriaren erdialdera arte.
Proiektuak aurkeztea
Programa hau Euskadiko kolektibo edo banakako artistentzako da, 18 urte baino gehiago baditue eta interesa badabe BilbaoEszenagaz alkarlanean jarduteko, sorkuntza edo ikerkuntza garaikideko lan-prozesuetan.
Laguntzak eskuratu nahi dituen egonaldi-proiektuak aurkezten dituenek deialdiaren eskabide orria bete behar dabe.
Artista Egoiliarrak
Programa orain hiru ipini eben martxan eta heldurua da Bilbon arte eszenikoen arloko ikerkuntzea eta barrikuntzea sustatzea, laguntzea, eremu eszenikoan sorkuntza edo ikerkuntza prozesuak jorratu gura dituen erakunde artistiko edo banakako artista guztiei baliabideak eskainiz (dirulaguntzak, baliabide teknikoak, formazinoa, gidaritzea...), batez be eszena barriakaz zerikusi handiena dabenei, interes berezi bat dabenei; ardatz nagusia antzerkia eta/edo jantzea diralarik eta bazterrean itxi barik jardun tradizionalakaz zerikusia daben proiektuak, berbarako, kale antzerkia edo zirkua.
Programa honen bidez, Bilboko Udalaren asmoa da, alde batetik, sorkuntza artistikoa sustatzeko ekimenak bideratzea eta babestea. Eta, bestetik, eremu eszenikoa oinarri daben ikerkuntza eta garapen-prozesuak indartzea, batez be, dramaturgia barriakaz zerikusia dabenak. Era berean, sormenerako talentuak atzemon eta suspertu nahi ditu, produkzinoa jorratzeko prozesurako sarbidea erraztuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!