Bilboko arte eszenikoen sektoreagaz hirugarren topaketea egin dabe

Bizkaie! 2021-01-20 08:29   Kulturea

Kultur eragileek egiten daben lana dinamizau eta indartzeko proposamenen barri emotea dira helburuak.



Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza aileko zinegotziagaz eta Udaleko kulturako taldeagaz batera, lanerako topaketa bat egin dau Bilboko sektore eszenikoaren ordezkaritza bategaz.

Hirugarren topaketa honetan, aztertu dabe noraino bete dituan Bilboko Udalak aurreko bileretan bere gan hartutako konpromisoak. Alde horretatik, nabarmentzekoa da zelan parte hartu daben Euskadiko profesionalek Arriaga Antzokiaren produkzinoetan, zelan programau diran Euskal Herriko eta Bilboko konpainien obrak Arriaga Antzokian eta Campos Antzokian eta zelan emon jaken babesa Bilboko konpainien euskerazko produkzinoei, udal programetan sartuta. Era berean, aukerak aztertu ditue, Udalean saio edo probetarako eta antzezpenetarako zer beste gune egon daitekezan jakiteko.

Topaketarako dei egin jaken eragileek parte hartu aurretik, alkateak aurkezpen bat egin eta adierazo deutse arduratuta dagoala COVID-19aren pandemiak kultur sektorera ekarritako ondorioakaitik: Udalak eutsi egingo deutso, aurrerantzean be, kulturearen alde. Eta 2020an zein aurten, lanean gabiz egoerea arintzeko era bateko eta besteko neurriak ezarriz, kultur eragileentzako tresnak eskainiz, kultur proiektuak babesteko diru-laguntzatarako berariazko deialdiak eginez eta kultur bonuak plazaratuz kulturearen konsumoa sustatzeko. Gainera, Juan Mari Aburtok adierazo deutse ekimen horreek barriro be jarriko dirala martxan 2021ean, era batera edo bestera, osasunaren eta ekonomiaren bilakaerea zelakoa dan erreparauta.

Bilboko Udalak 1.647 eskaera jaso ditu orain arte, ostalaritzan 1,3 miloe euro baino gehiagoko lguntza zuzenetarako

Laguntzok hilebete honen amaieran pagauko dira. Udalak gogoratu nahi dau eskaerak aurkezteko epea edegita dagoala urtarrilaren 31ra arte; hori dala eta, sektoreko profesionalek eskaerak webgunearen bitartez aurkeztu deiezala animatu ditue: www.ayudashosteleriabilbao.eus.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu