Argazki eta pintura erakusketa bana ipini ditue Gernikan

Bizkaie! 2021-01-19 13:22   Kulturea

Pandemia artisten begietatik ulertzeko aukerea emoten dabe.

Gernika-Lumoko Udaleko Kultura Sailak erakusketa bi jarri ditu egunotan, bata Kultur Etxean eta bestea Artekaleko arkupeetan. Kulturearen aldeko apustua dala adierazo dau Jokin Garatea zinegotziak, pandemiaren sasoian babesa eta euren obrak erakusteko espazioak behar dituelako. Gure lehentasunezko helburuetako bat kultura sustatzea da, arreta berezia jarrita aniztasun, berezitasun eta aberastasun artistikoak jagoteari, dino Garateak.

Lehenengo erakusketea, Pandemian bizi izandakoa izenburuduna, zezeilaren 28ra arte ikusi ahal izango da Kultur Etxean. Itsasne Zubirik egindako marrazki, pintura eta argazki mobikorren bildumea da, pandemiak eragin deutsazan gogoetetan oinarrituta. Sartzea doban da.

Beste erakusketea, ostera, kalean bertan topauko dogu, Artekaleko arkupeetan hain zuzen. Photoka alkarteak formatu handiko 14 argazki zintzilikatu ditu bertan, eskualdeko artistek eginak. Zuri-baltzezko zein koloretako argazkiak dira, estilo ugari buztartzen dituenak. Zezeilaren 14ra arte egongo dira ikusgai.

Honeek dira argazkien egileak: Iñaki Unamuno, Jesús Carmona, Raúl Arroyo, Joseba Moreno, Iñaki Zenigaonaindia, Ruben Petralanda, Toribio Beares, Aitor Arana, Jose Ramón Erezuma, Martin Montes, Iker Pardo eta Eneko Ibarguengoitia.

Erakusketa biakaz harritzeko deia egin deutse Jokin Garateak gernikarrei, seguruenez ez dituelako axolabako itxiko.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu