Valdés Bildumea eta Otl Aicher erakusketak luzatu ditu Arte Eder Museoak
2021-01-18 12:14 KultureaJenteagan ikusmina eragin dabelako hartu dabe erabagia.
Bilboko Arte Eder Museoan dagozan erakusketa bi, hasieran esandakoa baino luzaroago egongo dira ikusgai. Valdés bildumako maisulanak izenekoa zezeilaren 28ra luzatu dabe; Otl Aicher, Metro Bilbao. Arkitekturea eta paisajea, bestetik, apirilaren 5era arte egongo da museoan.
Valdés bildumako obrei eskainitako erakusketeak egundoko interesa eragin dauela azaldu dabe Arte Eder Museokoek, eta, ganera, tamainu horretako erakusketa bat antolatzea ahalegin handia izan da. Otl Aicherri buruzkoa, ostera, XX. mendeko diseinugintzearen maisuetako bati eskainitako nazinoarteko lehenengo erakusketea da. Horreek dira erakusketa biok luzatzeko arrazoi nagusiak.
Ikerketa zehatz batetik abiatuta, Valdés bildumako maisulanak erakusketeak joan dan mendearen bigarren zatiko bilduma partikular ospetsuenetako bat berregiten dau. Jaubeak, Félix Fernández-Valdések, Bilboko Kale Nagusiko bere etxean jagon eban bilduma hori, eta orain museoan ikusi leiteke, bertatik aukeratutako 79 maisulanen bitartez.
Besteak beste, Grekoa, Anton van Dyck, José de Ribera, Francisco de Zurbarán, Bartolomé Esteban Murillo, Juan de Valdés Leal, Francisco de Goya, Eduardo Rosales, Mariano Fortuny, Darío de Regoyos, Joaquín Sorolla, Ignacio Zuloaga, Julio Romero de Torres, Daniel Vázquez Díaz, José Gutiérrez Solana eta Robert Delaunayren obrak dagoz.
Bestalde, Metro Bilbaok eta museoak alkarlanean antolatu dabe Otl Aicherren, XX. mendeko diseinugile esanguratsuenetako baten, lanaren berrikuspen sakona. Ulmeko Diseinuko Goi Eskolaren Artxibategitik ekarritako berrehun piezak baino gehiagok agirian ixten dabe Aicherren sormena. Berak sortua da, Norman Fosterregaz lankidetzan, Bilboko metroaren grafikoa. Metroaren 25. urteurrena (2020ko zemendiaren 11n) gogoratzen dau erakusketeak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!