Urruzuno Lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik
2021-01-18 08:17 KultureaProsako zein poesiako ataletan parte hartu leikie gazteek.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Urruzuno Literatura Lehiaketako hurrengo edizinoan parte hartzeko epea zabaldu dau. Euskal ikasleen artean literaturarako zaletasuna bultzatzeko asmoz antolatzen dabe sariketea, eta gazteek euren gogoan euskerea izan deien sentimenduak eta bizipenak adierazoteko orduan.
2020-21 ikasturteari jagokon edizino honetan, DBHko 3. eta 4. mailako, Batxilergoko eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleek bialdu leikiez idazlanak. Kategoria bitan banatuko ditue parte-hartzaileak: A mailan DBHkoak; B mailan, ganerakoak. Ganera, poesiako zein prosako atalak egongo dira. Gaia librea da.
Zezeilaren 26ra arteko epea dabe gazteek idazlanak bialtzeko. Ondoren, epaimahaiak 20 onenak aukeratuko ditu, hau da, maila eta modalidade bakotxean bost. Liburu baten batu eta argitaratuko ditu Hezkuntza Sailak horreek 20 testuak. Ganera, irabazleek bost eguneko literatura-egonaldi baten parte hartuko dabe.
Epaimahaiak hainbat alderdi balorauko ditu saridunak aukeratzeko, besteak beste, irudimena eta sormena, testuaren ezaugarri literarioak, koherentzia, kohesinoa, arintasuna eta hizkuntzearen erabilera zuzena eta aberatsa.
Oinarriak hemen.
Hiru hamarkada baino gehiago daroaz martxan Urruzuno sariketeak, oraingo hau 36. edizinoa izango da. Denpora horretan, pilo bat gaztek hartu dabe parte, eta horreetako batzuek ibilbide oparoa egin dabe gerora, literaturan, bertsolaritzan, kazetaritzan eta abar. Izan be, harrobia lantzeko tresna aproposa da sariketea. Aurtengo edizinoak izenean dakar nobedadea, ze, aurreko urteetan Urruzunotarrak Gehituz izan dan arren, jatorrizko izena berreskuratu eta Urruzuno Literatura Lehiaketea da barriro.
2020-21 edizinoko kartela Alots Arregi ilustratzaileak egin dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!