2020ko Marijesiak joan dira
2020-12-28 10:32 KultureaAurten Marijesiak sinbolikoak, bereziak, apartekoak izan dira.
Geldi-geldian kantau dogu maskara eta guzti, distantzia ondo gordeta.
Egunero 14/15 personako taldeak bete dabe legea.
Bederatzi egunetan, danetara, 27 lekutan (9x3) kantau dogu eta parkatu danan etxe ingurura ez bagara ailegau. Dana ezin egin!
Goizeko 6:15etan hasi eta leku bakotxean 9 kopla kantau doguz.
Etxetik, ohe epeletik entzun dabenak edo bentanara urten dabenak asko estimau doguz eta gure jardunean indarra emon deuskue.
Eskerrak emon behar deutsueguz Marijesi guztioi bederatziurrena hain zintzo eta zorrotz bete dozuelako.
Gernikar guztioi be eskerrak emon behar deutsueguz aurtwengo Marijesien era bitxi hau ulertu eta errespetau dozuelako. Danon artean Marijesiak jagon doguz. Eta osasuna be bai!
Gernikarrok zentzunez jokatu dogu, zentzunez jardun dogu, zentzunez kantau dogu eta azkenik, zentzunez entzun dogu: mila-mila esker guztioi.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!