Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da gaur astelehena, abenduak 28

Bizkaie! 2020-12-28 08:10   Kulturea

Museoaren ordutegia 11:00etatik 19:00etara da, baina abenduaren 24an eta 31n Museoa 17:00etan zarratuko da.

Astelehenean, abenduaren 28an, Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da Gabonetako opor egun honeetan nahi daben guztiek Museora hurreratzeko aukerea izan deien. Museoaren ordutegia 11:00etatik 19:00etara da, baina abenduaren 24an eta 31n Museoa 17:00etan zarratuko da. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, barriz, museoa zarratuta egongo da.

Egun horretan Bilbora datozenek Vasily Kadinsky, Olafur Eliasson, Lee Krasner eta William Kentridge artisten erakusketak ikusteko aukera bikaina izango dabe, baita Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak ikustekoa be. José Manuel Ballester [2020/03/15] proiektuaren aretoa bisitetako aukerea be izango dabe.

Museoak bisitarien babesa eta segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diran neurriak eskaintzen ditu eta komenigarria da, gainera, sarrerea online erostea. Segurtasun-neurriak dirala eta, erropak ixteko lekua zarratuta dago aldi baterako, beraz, gomendagarria da, euritako tolesgarriak ekartea euria bada, aretoetan goardasol eta guzti sartu ahal izateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu