Leioako Umore Azokeak badauka kartela

Bizkaie! 2020-12-22 11:06   Kulturea

Alessandro Avallone valentziarrak diseinau dau.

2020an huts egin eban Leioako Umore Azokeak, pandemiagaitik. Hasiera baten, jaialdiari eustea erabagi eben antolatzaileek, baina itxialdi bete-betean harrapatu zituanez, bertan behera itxi eben. Datorren urtean baldintza aproposagoak egongo diralakoan, 2021eko maiatzerako prestakuntzei ekin deutse. Kartela aukeratu dabe dagoeneko. 

Hainbat lekutatik heldutako 45 proposamenek hartu dabe parte kartela aukeratzeko deialdi edegian. Epaimahaiak ebatzi dau sari nagusia Valentziako Alessandro Avallonek bialdutako irudiari emotea, eta, beraz, hori izango da 2021eko edizinoa iragarteko kartela.

Epaimahaian honeek egon dira: Pedro Ormazabal, Bilboko Udaleko teknikaria eta Bilboko Kalealdiko arduraduna; Jokin Nieto, diseinu grafikoko profesionala; Raúl Cancelo, Hortzmuga konpainiakoa; eta Estibaliz Bilbao, Leioako Udaleko Kultura, Kirol eta Gazteria zinegotzia.

Leioako Umore Azokearen hurrengo edizinoa 2021eko maiatzaren 20tik 23ra egingo dabe, osasun egoereak horretarako aukerea ixten badau. Betiko moduan, Leioako kale, plaza eta agertokietan disfrutau ahal izango da kaleko artisten ikuskizunez. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu