Euskal Jaiotzea dakar Bilboko Euskal Museoak
2020-12-01 10:27 Kulturea2020ko abenduaren 2tik 2021eko urtarrilaren 10era.
Bilboko Euskal Museoak, Bizkaiko Belenzaleen Alkarteari esker Euskal Jaiotzea erakutsiko dau Klaustroan, Euskal Jaiotzea euskal paisaje eta ohitura tradizionaletan girotuta. Bertan, herri arkitekturearen hainbat adibide dagoz ikusgai: Zeberioko Etxebarria baserria, arkupean Jesus Umearen Misterioa hartzen dauena, Zeanuriko Emaldi baserria eta Berrizko Isuntze baserria, bai eta Mungiako Landetxo Goikoa baserria be; azken horren atarian jesarrita egongo da Olentzero. Euren inguruan, baserritarrak eta emakumeak eguneroko zereginak egiten agertuko dira.
Aurten, COVID-19ak eragindako osasun-araudia eta murrizketak dirala-eta, Euskal Museoak bere webgunearen bitartez sarrerea erosteko aukerea emoten dau hemen, bai eta bisitearen ordua aukeratzeko be, pilaketak ebitetako. Jarduera hau egunotarako Gabonetako jardueren artean proponidu dabe Bilbon. Umeei zuzenduta dago eta gainera, aldi berean, Euskal Museoak bere erakusketa iraunkorra eta egungo aldi baterako erakusketa bi ezagutzeko aukerea eskaintzen dau: Emakunderen 30 emakume ahaztezin, alde batetik, eta, bestetik, Arzak bere saltsan, euskal sukaldari ezagunaren bizitza profesionala eta personala ezagutzeko aukerea.
Euskal Jaiotzea Bizkaiko erakundearen ohiko ordutegian bisitau ahal izango da.
Neurri handiko antzezpena da eta ikusleei, heldu zein ume, aukerea emongo deutse Gabonetan bestelako kultur plan batez gozetakoo.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!