'Sra. Polaroiska': Emakume Jakintsuen Kontseilua
2020-12-01 09:58 Kulturea2020ko abenduaren 1ean, 18:00etan.
Azkuna Zentroko kide diran Sra. Polaroiska talde artistikoak (Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe) proponidutako topaketa-zikloak, Emakume Jakintsuen Kontseiluak, bosgarren saioa egingo dau Adelina Moya jakintsuaren eskutik.
Orain arte, lau jardunaldi egin dira, hainbat gairi buruzkoak: antropologia soziala, euskerazko poesia, euskal feminismoa edo errefuxiatuen egoera soziala, betibe ikuspegi feministatik. Saio horreetan, ondoko jakintsuek parte hartu dabe: Dolores Juliano, Argentinan jaio (1932) eta Videlaren estatu-kolpearen ondoren Bartzelonara erbesteratutako antropologo soziala; Amaia Lasa, poesia euskeraz idatzi eban lehen emakumeetako bat; Garbiñe Mendizabal, genero-bardintasunerako aditua eta aholkularia; eta, azkenik, Luisa Menéndez, Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia plataformako ekintzailea.
Azken urteotan, Sra. Polaroiskak jorratutako lan-arloagaz bat etorriz, hau da, genero-ikuspegitik erreferenteak eta ahalduntzea sortzea ardatz hartuta, Emakume Jakintsuen Kontseilua sei topaketez eratutako zikloa da, hainbat esparrutako profesionalak diran emakume helduakaz egitekoa. Alkarrizketen bidez, emakume horreek beren bizi eta lanbide-esperientziak transmitiduten eta konpartiduten deuskue eta erreferente lez agertzen dira. Jakinduria batzeko eta konpartiduteko proposamena.
Alaitz Arenzanak eta Maria Ibarretxek eratzen dabe Sra. Polaroiska kolektibo artistikoa: Euren obrak zinema esperimentala, ekintzako artea eta sorkuntza eszenikoa eta koreografikoa ditu ardatz. 2017an, Gure Artea saria irabazi eben, sorkuntzan egindako jarduereagaitik eta nazinoarteko arte-zentro eta jaialdi askotan erakutsi ditue pieza eszenikoak eta ikus-entzunezkoak: Artium Museoa, Reina Sofía Museoa, Guggenheim Museoa, Stockholmeko Cervantes Institutua, Manchester, Parisko Festival des Cinémas Différents, Casa Encendida, Bilbao Arte Fundazinoa eta bestelakoetan.
Aurreko kontseiluak:
2019ko irailaren 19an, Dolores Julianoren eskutik.
2019ko abenduaren 10ean, Amaia Lasaren eskutik.
2020ko uztailaren 2an, Garbiñe Mendizabalen eskutik.
2020ko irailaren 17an, Luisa Menéndez-en eskutik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!