Beste Bat! Zuzeneko Arteen Zirkuitua aurkeztu dabe

Bizkaie! 2020-11-26 13:08   Kulturea

Zuzeneko Arteen Zirkuituak 250 ikuskizun baino gehiago eskainiko ditu.

2020ko zemendian eta abenduan, bai eta 2021eko urtarrilean eta zezeilean be, Beste bat!, Zuzeneko Arteen Zirkuituak 250 ikuskizun baino gehiago eskainiko ditu, besteak beste, musikea, antzerkia, jantzak eta zirkua, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 50 areto baino gehiagotan. Ekimen honetan parte hartzen daben espazioek beren programazinoa aurkeztu behar izan dabe.

Egitaraura batutakoen artean, besteak beste, Izaro, Belako eta Ruper Ordorika lako artistek, Zetak edo Niña Coyote lako musikari gazteek eskainiko ditue kontzertuak.

Antzerkiaren atalean, Tanttaka Teatroa, Markeliñe eta Pirritx, Porotx eta Mari Motots taldeak igoko dira agertokietara.

JantzEari jagokonez, euskal erreferente nabarmenek parte hartuko dabe, besteak beste, Jantzazek eta Kukaik.

Beste alde batetik, Oliver Magoak eta The Funest Troupek zirku-ikuskizunak eskainiko ditue.

Jentaurreko aurkezpenean izan dira:  Aitor Bengoetxea, Musika Bulegoko lehendakaria; Joxean CuberoEuskadiko Antzoki Sarearen ordezkaria eta Villabonako Gurea Antzokiko programatzailea; Maren, Beste Bat!-en parte hartuko dauen abeslaria; eta Fernando Sainz de Ugarte, Beste Bat!-en parte hartuko dauen Dantzaz konpainiako zuzendaria.

Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeroaile Bingen Zupiria be ekimenaren aurkezpenean izan da Donostiako Dabadaba aretoan eta ondokoa adierazo dau: Zirkuitu honek kulturea bultzatu gura dau, eszenatokietara bueltau, erritmoa berreskuratu, Euskadin sormena sustatu eta zuzeneko arteen ilusinoa konpartidu.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu