‘El misterio del cisne negro. Rara Avis’, Marisa Amigoren liburu barria
2020-11-26 12:04 KultureaHitzordua: abenduaren 21ean, 19:00etan, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian.
Marisa Amigoren El misterio del cisne negro. Rara Avis liburuan Bilboko kale eta eleiza ezagunak agertzen dira eta Sanfilippo sindromea daben Bilboko umeei autoreak emoten deutsen laguntzearen barruan kokatzen da.
Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantzako zinegotzia eta Naiara García de Andoin, Sanfilippo Sindromea daben hiru umeen ama eta Vass San Gilippo Euskadiko kidea izango dira topaketearen aurkezleak.
Sartu ahal izateko, ezinbestekoa da eskuragarri dagozan dobako gonbidapen bat erreserbetea hemen.
El misterio del cisne negro. Rara Avis liburuan, antxinako gutun bat eta berba misteriotsuakaz egindako marrazki bat - Rara Avis - dira zisne baltzaren misterioa argitzen saiatuko diran protagonistak. Javier, Gabriele, María, Noam, Kirsten eta Pablo ikertzaile nekaezinak dira eta, marrazkiaren letra bitxiei jarraituz, Bilbok ezkutuan dituan pistak eta Rara Avisen misterioa gordeten daben eliza misteriotsuenen bila joango dira.
Liburuaren egilea María Luisa Amigo Fernández de Arroyabe bilbotarra da, Filosofian doktorea eta Deustuko Unibersidadeko katedradun emeritua. Aisialdiaren eta filosofiaren inguruko hainbat liburu idatzi ditu, baita hainbat ikerketa-artikulu be, besteak beste, Juan Ramón Jiménez poeteari buruzkoak.
Azken urteotan, Araitz, Ixone y Unai en el parque de los patos edo Platero y las palabras olvidadas lako ipuinak argitaratu ditu. Orain lau urte Misterios en la Universidad argitaratu eban eta ondoren, El tesoro de los sabuesos eta El hallazgo de las joyas escondidas, Deustuko Unibersidadean garatzen dan trilogia. Piratas en el colegio liburua be argitaratu dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!