2020/11/04 19:00

Euskal Museoan | Musikea

Jose Mari Iparragirreri omenaldia. BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDEA

19:00

Garikoitz Mendizabalek (zuzendaria eta lehen txistua), Idoia Kareagak (bigarren txistua), Gorka Zabaletak (silbotea), Sabin Bikandik (silbotea) eta Asier Garciak (atabala - perkusinoa) aukerea aprobetxauko dabe Joxe Mari Iparragirre abeslari eta poetea omentzeko. Bertsolaria izandakoaren errepertorio zabalaren barruan, Euskadiko abesti esanguratsu eta ezagunenetariko bat nabarmentzen da: Gernikako Arbola. Modu horretan, bere doinu batzuen interpretazinoaren bitartez, txistulariek artistea jaio zaneko 200. urteurrena ospatuko dabe.

Kontzertuan zehar, honako obrak entzungo dira, besteak beste: Minueto Monzon, J.I. Ansorenaren  Deika eta Labirulena, Pablo Sorozabalen Osio bideko Polka, Joakin Osinagaren V. Tonuko Sonata (J. I. Ansorenaren moldaketakaz), Eduardo Gorosarriren Suitea lau denporatan, Josetxo Sánchez Salsamendiren Ordoitz, R. Celayaren Fantasía de aires vascos eta  Iparragirreren bi zortziko eta Elizatikan konbenturaino.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu