Eva Garcia Saenz de Urturik irabazi dau Planeta Saria
2020-10-16 08:51 KultureaAquitania eleberriari esker irabazi dau.
Eva Garcia Saenz de Urturi idazle gasteiztarrak irabazi dau 2020ko Planeta Saria, Aquitania eleberriari esker. Neoland ezizenagaz aurkeztu zan lehiaketan eta idazleak adierazo dauenez, Erdi Aroko thriller bat da Aquitania.
Saria koronabirusak jota hildako persona guztiei eskaini deutse eta ondokoa adierazo dau: Kulturearen munduak bizirik urtengo dau pandemia honetatik eta, betiko moduan, aurrera egingo dau.
Garcia Saenz de Urturik 2012an argitaratu eban lehenengo eleberria: La saga de los longevos: la vieja familia eta argitaletxeek jaramon handirik egin ez baeutsen be, Saenz de Urturiren ekinak eta pltaforma erraldoi horreetako baten babesari esker, irakurleen upealako erantzuna ekarri eurtson. Urte bi aurrerago kaleratu eban lan horri jarraipena emoteko liburua: Los hijos de Adan.
Horrezaz gan, 2016an argitaratu eban zinema-aretoetara eroan eben El silencio de la ciudad blanca. Ondoren etorri ziran Los ritos del agua 2017. urtean eta Los señores del tiempo (2018) liburuak, El silencio de la ciudad blancaren trilogia osotuz.
Aurtengo Planeta sariotan, bigarren emakume bat be nabarmendu beharko geunke, izan be, telebistako aurkezlea dan Sandra Barneda finalistea izan da Un océano para llegar a ti lanari esker,
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!