Mabi Revuelta artistearen 'Acromatica, una partida inmortal' erakusketea Bilbon

Bizkaie! 2020-10-15 10:25   Kulturea

Bilbotarraren ibilbidea barrikusten da.



Azkuna Zentroa
k 2020-2021 erakusketa-denporaldiari ekin deutso Mabi Revuelta (Bilbo, 1967) artistearen Acromática, una partida inmortal erakusketearen ateak zabalduta.

Erakusketearen komisarioa Susana Blas da, arte garaikideko komisarioa eta historialaria.

Erakusketea 2021eko urtarrilaren 24ra arte zabalik egongo da, Mabi Revueltaren ibilbide artistikoa barrikusten dau eta, aldi berean, Acromáticak aurkezten dau, erakusketeari titulua emoten deutson proiektu barria. Proiektua prentsaurrekoan aurkeztu dabe Fernando Pérezek, Azkuna Zentroko zuzendariak;
Mabi Revueltak; Susana Blas komisarioak; eta Koldo Bilbaok, BBK-ko kultur jardueren arduradunak.


Xaketik abiatuta

Xakea hari eroaile hartuta, ibilbidea lehen espazioan (Apertura, Irekiera) hasten da eta bertan kokatzen da Naturaleza muerta con perlas negras, erakusketearen tonu poetikoa marketan dauena. Bigarren espazioan (Medio juego, Joko erdia), Acromática proiektua osotzen daben hainbat lan zabaltzen dira. Proiektu hau historiako xake- partidarik artistikoenetako batean oinarrituta dago: 1851n Adolf Anderssen eta Lionel Kieseritzkyren artean jokatutako Hilezkorra’ Azkenik, azken espazioan (Fin de partida, Partida amaierea), Línea de tiempo (Denpora-lerroa) dago: artistearen ibilbidearen laburpena, xakearen lau arotan oinarritua: erromantikoa, zientifikoa, hiper-modernoa eta dinamikoa. 


Acromática

Mabi Revueltaren eretxiz, Acromática piezen seriean, behin eta barriro bueltetan naz jokoen unibersora, orain xakea eta haren arauen eta mobimentuen multzo berezia inspirazinotzat hartuta. Kolore biko eremu txikian, munduaren ordenaren eta izaki eta gauzen patuaren zelan zabaltzen dan ikusten dogu, sekulakoa eta larria. Eskulturearen, zinemearen, jantza garaikidearen, musikearen eta idazketearen bidez, jokoen erregearen kontakizuna egiten saiatzen naz, haren mugetatik harago jota, metafora artistiko, intelektual, beliko eta bitalen bidez artikulauta

Susana Blas komisarioak deskribiduten dauen moduan, alderdi antologikoak artistearen ibilbidea barrikusi eta lau kategoriatan antolatzen dau lana, xakearen historiako aroak zehazten dituenak eta, aldi berean, diziplina unibersal horri aurre egiteko eta jokatzeko lau aro diranak.

Mabi Revueltaren obrek gogoetea egiten dabe lanean hasieratik agertzen diran gai unibersalei buruz: errealidadearen eta fikzinoaren arteko hartu-emonak, generoen iragazkortasuna (literaturea, arte eszenikoak, eskulturea, marrazketea, ikus-entzunezko arteak), hezkuntza artistikoari buruzko ikerketa eta estrategia didaktikoen bilaketa ekintza artistikoa gizarte-aldaketearen eragile lez baloretako.

Acromática. Una partida inmortal Azkuna Zentroak eta Tabacalera Promoción del Artek (Madril) koproduzidutako proiektua da eta BBKren babesa dau.

Erakusketea zabalik dago martitzenetik domekara, 11:00etatik 20:00etara, astelehenetan zarratuta. Sartzea doban.

Bisita gidatuak (45’) be egin daitekez eguenero, 18:00etan. Sartzea doban da aurretikz izena emonda: Az Info / 944 014 014. Gitxienez: 4 persona eta gehienez: 10 persona onartuko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu