Bilboko 50. Liburu Azokea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2020-09-30 13:53   Kulturea

Alicia Giménez Bartlett idazleak, Zidarrezko Luma saria eskuratu dau. 

Bilbon, Arenalean izango da Liburu Azokea urriaren 1etik 11ra eta 55 erakusle tartean dirala. Liburuak izango dira protagonista datozen egunetan eta, esangura horretan, liburu aurkezpenak, berbaldiak, sariak eta liburu sinaketak batu ditue egitaraura.

Bihar, urriak 1, eguerdiko 13:00ean, Arenalean, Bilboko 50. Liburu Azokea zabalduko dabe.

Aurkezpen ekitaldian, Alicia Giménez Bartlett idazleak, Zidarrezko Luma saria hartu dau eta Toti Martinez de Lezea eta Elvira Lindo idazleek, barriz, Atea-Laboral Kutxa Saria eskuratu dabe.

Arratsaldean, 19:30etan, Elvira Lindok A corazón abierto liburua aurkeztuko dau Bilbon, Bidebarrietako Liburutegian.

Jentaurreko prentsaurrekoan egon dira: Bilboko Udaleko alkate Juan Mari Aburto; Eusko Jaurlaritzako Kultura Kontseilari ordea, Andoni Iturbe; Bilboko Udaleko Kultura Zinegotzia, Gonzalo Olabarria; Euskadiko Liburu-Ganbarako presidentea, J.A. Iturri; Bizkaiko Liburu-saltzaileen presidentea, Kepa Torrealdai; eta Euskadiko Liburu Azoken koordinatzailea, Asier Muniategi.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu