Ordutegi zabalagoak Bilboko Arte Eder Museoan

Bizkaie! 2020-06-25 08:35   Kulturea

Garagarriletik aurrera 21:00ak arte egongo da edegita.

Konfinamendua amaituta, bagilaren 1ean edegi zituen atzera Bilboko Arte Eder Museoko areto eta erakusketak. Hilebete geroago, zabaldu egingo dabe ordutegia, egunero sei orduz edegita egotetik zortzi orduz egotera. Bost euroko prezio bakarrari eutsiko deutse, eta 19:00etatik 21:00etara doban sartu ahal izango da Bilboko Museoaren Alfabetoa gunean.

Udako hileetan egongo da indarrean ordutegi barria, hau da, garagarril, abuztu eta irailean. Egunero-egunero joan ahal izango dira bisitariak museora: Astelehenetik zapatura 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara; domeka eta jaiegunetan, 11:00etatik 15:00era.

Hobekuntza nabarmena da hori oraingoagaz konparauta; baina, ganera, gogoan izan behar da Maider Lópezen Arnasa argi-instalazinoa be ikusgai egongo dala udan. Gauez museoaren kanpoaldetik ikusten da instalazinoa, eta, beraz, bisitariek nahi beste luzatu ahal izango dabe Arte Ederretako esperientzia, Arnasa-ren efektuak denporaz gozauta.

19:00etatik 21:00etara doban sartu ahal izango da museoan, pieza esanguratsuenak ikusteko, ABC. Bilboko Museoaren Alfabetoa erakusketearen bidez. Ganerako orduetan, prezio finkoa bost eurokoa izango da. Hobaridun tarifak errespetau egingo dira, dana dala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu