Azkuna Zentroak Meditekako lehen pisua, ikasgelea eta gimnasioa edegiko ditu

Bizkaie! 2020-06-22 08:30   Kulturea

Ikasgela bagilaren 22tik aurrera egongo da zabalik, eta % 30eko edukierea izango dau.

Azkuna Zentroa, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroa jarduerea berreskuratzen doa. Gaur, astelehena Jarduera Fisikoaren Zentroa (JFZ) eta ikasgelea barriro edegiko dira. Gainera, mailegu eta itzulketetarako jentearentzako arreta gunea, Atrioan kokatua, Mediatekako lehen pisura aldatuko da.

Jarduera Fisikoaren Zentroa astiro-astiro doa martxea hartzen, izan be, bagilaren 22tik aurrera), gimnasioa eta kirol funtzionaleko aretoa zabalduko ditue; gune horreetako edozein erabilteko, aurretik hitzordua eskatu beharko da, erreserbak web gunean (Jarduera Fisikoaren Zentroa / sarreren salmenta) edo JFZ-ren mostradorean aplikauta.

Jarduera fisikoaren zentroa egunero edegiko da, 10:00etatik 20:00etara, gehienez be ordubetez erabili ahal izango dira espazioak, edo ordu eta lauren batez gimnasioaren kasuan, eta erreserbak gehienez be 7 egun lehenago egin beharko dira.

Zentroak ekipamendu guztien edukierak egokitu ditu, arautegira moldatuz, personen arteko segurtasun tartea bermatzeko. Gainera, espazio horreek erabilten dituenek txartel fisikoagaz sartu beharko dabe (kontrol digitaleko sarbidea baliobakotu egingo da higieneagaitik). Era berean, aparteko neurriak ezarriko dira, berbarako gimnasioan eta areto funtzionalean eskuoihal bi erabiltea, txiki bat erabilera personalerako, eta oihal handia makinea erabilten den bitartean makinea estaltzeko, ahalik eta garbiketarik handiena bermatzeko.


Gimnasioa

Astelehenetik domekara edegiko da, 10:00etatik 20:00etara, eta 136 persona sartuko dira gehienez. Gelea berrantolatu egingo da, erabiltzaileek segurtasun tarteari eutsi deiotsen. Eskura izango dira 74 kardio makinetatik 49, 12 zikloko bizikleta eta 5 remoergometro. Plaka eta diskoen makinak eta pisu libreko elementuak be erabil daitekez. Gainera, indar eta kardio ariketak egiteko jarduera gelak atonduko ditue dira.


Kirol funtzionaleko aretoa

Astelehenetik barikura edegiko da 15:30etik 19:30era, eta zapatuetan 10:30etik 13:30era. Danetara, 9 personakoa izango da aforoa.


Mediatekea

Mediateka BBK be apurka-apurka martxan hasiko da, izan be, bagilaren 22tik aurrera (astelehena) ateak edegiko ditu, bagilaren 1etik Atrion egoan jendearentzako arreta-gunea lehen solairura eramaten. Lehenengo une horretan, erabiltzaileek mailegu-zerbitzua erabiltzeko (aldez aurretik eskatuta) eta mailegatutako materiala itzultzeko baino ezin izango dabe lehenengo pisuan sartu. Oraingoz, helduentzako literaturako liburuak eta ikus-entzunezko materiala (musikea, zinemea eta telebistako serieak) maileguan hartzeko eskatu ahal izango da. Mediatekako ordutegia astelehenetik zapatura izango da, 10:00etatik 20:00etara, eta domeketan 10:00etatik 14:00etara.

Aurrez aurre egiteaz gan, mailegua eska daiteke 946 124 362 telefonora deituz, astelehenetik zapatura, 10:00etatik 20:00etara, eta domeketan, 10:00etatik 14:00etara; posta elektronikoz, mezu bat bialduta mediatekabbk@azkunazentroa.eus – Gaia: Mailegu-eskaerea; edo, bestela, webguneko berariazko inprimakia betez hemen

Hemerotekako eremua eta umeentzako gunea zarratuta egongo dira, egoerea normalizau arte.

Era berean, astelehenean eedegiko dabe ikasgelea, 10:00etatik 20:00etara, eta % 30eko edukierea izango du segurtasun-distantzia bermatzeko.

Gainerako zerbitzuak hurrengo asteetan edegiko ditue, espazio horreek birmoldatzeko lanak amaitu ahala.


Mediatekearen eraldaketea

Egungo osasun egoerak eragindako beharrezko egokitzapenez gan, Mediatekea barrikuntza prozesuan dago, arte sorkuntzarako, ikaskuntzarako eta esperimentazinorako gune barri bihurtzeko. Eraldaketa hori Proiektu Programearen 2019-2023 eta Zentroak gizartearen eta kultura garaikidearen arteko lotura lez dauen helburuaren barruan kokatzen da. Aldaketa, eraldaketa eta eguneratze-prozesu horretan, esentziari eutsen jako, espazioan be islatzen dan kultura-eredu barri baterantz joanez. Aldaketa hori bagilaren 22tik ikusgai egongo da lehen pisuan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu