580.000 euro onartu ditue musika jarduera profesionalak diruz laguntzeko
2020-06-16 13:37 KultureaDeialdi honek igaz baino 20.000 euro gehiago izango ditu aurten.
Aurten, 600.000 euro bideratuko dira musika ekitaldiak sustatzeko eta, oro har, musika lanak bideratu eta zabaltzeko. Deialdiak igaz baino 20.000 euro gehiago izango ditu aurten, eta orain urte bi baino 70.000 euro gehiago.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatutako deialdi honek bost modalidade izango ditu aurten, guztien helburua dalarik Euskadiko musikearen arloa bultzatzea:
- Inprimidutako partiturak argitaratzea: Euskal musikarien partiturak editetako diru-laguntzak. Modalidade honek 30.000 euroko aurrekontua dau. Igaz, 10 laguntza emon ziran modalitate honen bidez. Hona hemen laguntzak jaso zituen eragileetako batzuk: CM Ediciones, Orpheus Music edo Euskal Herriko Txistulari Alkartea.
- Musika proiektu unitarioak: Diru-laguntza lerro honen bitartez musika-proiektuen produkzinoa eta promozinoa sustatuko da, bai eta sentiberatze jarduerak edota euskal musikearen inguruko ikerketa eta difusinoa be. Musika sektoreko eragileen etenbako prestakuntzea be lagunduko da. Modalidade hau musika proiektu propioak kudeatzen dituen talde eta eragileei zuzenduta dago eta 162.000 euroko aurrekontua dau. Honi esker, igaz 37 ekimen diruz lagundu ziran eta onuradunen artean honako honeek dagoz: Zea Mays, Josu Okiñena, Ensemble Kuraia, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Izaro, Lauroba edo Diego Vasallo, beste batzuen artean.
- Musika ekimen enpresarialak: Bigarren modalidadearen kasuan bezela, modalidade honen bitartez musika proiektuen produzkinoa eta promozinoa sustatuko da, bai eta sentiberatze jarduerak edota euskal musikearen inguruko ikerketa eta difusioa be. Musika sektoreko eragileen etenbako prestakuntzea be lagunduko da. Modalidade hau musika proiektuak kudeatzen dituen eragileei zuzendua da (batez be diskoetxeak) eta 214.000 euroko aurrekontua dau. Igaz, 17 ekimen lagundu zituen modalidade honen bidez; laguntza-lerro honen azken onuradunen artean dagoz Bilboko Kafe Antzokia, Serrano Produkzinoak, Elkar, Mauka Musikagintzea edo Baga-Biga Produkzinoak.
- Zuzen-zuzenean zirkuitua: Helburua da euskal musika taldeen programazinoa bultzatzea musika areto pribatuetan. Modalidadeak 140.000 euroko aurrekontua izango dau. Igaz, 11 eragilek jaso zituen laguntzak lerro honen bidez, besteak beste, Azpeitiko Sanagustin Kulturgunea, Bilboko Kafe Antzokia, Gasteizko Helldorado edo Donostiako Dabadaba aretoa.
- Musika zikloak: Modalitate berri honen bitartez musika zikloen antolaketa lagunduko da. 50.000 euro bideratuko dira modalidade honetara. Modalidade honen bidez hiru proiektu lagundu ziran igaz: Kuraia Musika Garaikidearen Topaketak, Bilbaína Jazz Club-en 2019-2020 zikloa eta, hirugarrenik, Musikagileak-Musika Garaikidearen Zikloa.
Covid-19ak eragindako krisiak sektorean duen eragina dela eta, musika-zikloetarako modalidadea malgutu egin da eta lerro horretara sartzeko kontzertuen gitxieneko kopurua murriztu da: aurten gitxienez 10 antolatu beharko dira, eta ez 15. Era berean, deialdiak ez dau baztertzen jasoten diran zenbait neurri eta baldintza malgutzea aurrerago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!