Jardunbide egokien adibidetzat hartu dabe Kulturklik

Bizkaie! 2020-05-21 07:58   Kulturea

Europako Policy Learning Platform ekimenak egin deutso autortzea.

Plataforma hori Interreg Europe programearen ardatzetako bat da eta Europako Erkidegoko eskualde-garapeneko politiketan jardunbide egokiak zabaltzea dau helburu, esperientzia horreek optimizau eta zabaltzeko asmoagaz.

CREADIS3 estrategiaren ekimenez, Kulturklik Policy Learning Platform dalakoaren Jardunbide Egokien datu basean sartzeak esperientzia hori eskualde-garapeneko politika barriak zehazteko jarraitu beharreko eredu bihurtzen dau.

Adierazpenean nabarmendu dabenez, Kulturklik-ek, euskal artea eta kulturea zabaltzen dituan plataformea danez, topagune da euskal kulturako profesionalentzat, zerbitzu-mueta bi eskainiz: publiko orokorrarentzat eta profesionalarentzat. Gainera, aitamen berezia egiten deutse euskal sormen eta kultura-profesionalentzako leihatila bakarra izateari. Bestalde, azpimarratu dabe 2017tik, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Kultura eta Sormen Industrietarako estrategia zirriborratu ebanetik, Kulturklik plataformeak sormen-industriak sartu dituala zabaltzeko helburu potentzial lez.

Kulturklik eragile publiko eta pribatuen eskura jarritako baliabide publikoen adibide ona da, euskal artea, kulturea eta sormena sustatzeko, sortzeko, produziduteko eta zabaltzeko ahalmen handia dauena.

Amaitzeko, nabarmendu dabe Kulturklik-ek lotura argia dauela eragileen artean eta eginkizun bultzatzaile garrantzitsua dauela hainbat enpresentzat, herritarrentzat, administrazino publikoentzat, sektore-alkarterentzat eta euskal kultura eta sormen-ekosistemako beste eragile batzuentzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu