Zirkuko artisten lana bultzatzeko Europako proiektuan sartu da Bilbo
2020-05-20 08:26 KultureaFeder-en babesari esker, Bilboko Udalaren ekimena da.
Proiektuaren helburua laguntza-metodoak eraldatu eta metodo horreek erronka barriei erantzuteko egokitzea da.
Bilboko Udalak Travesía - Pirineos de circo proiektuko bazkide eta egitura parte-hartzaile legez, 100.750 euroko diru-laguntzinoa jaso dau, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren kontura. Aitatu proiektuaren helburua zirkuko artisten lana bultzatzea da, akonpainamendu metodoak eraldatuz eta egokituz, egungo egoeretatik sortzen diran erronka barriei erantzuteko.
Proiektu horretan, 2020 eta 2022 artean egingo diran ikuskizunen prestakuntzea, sorkuntzea eta programazino-egiturak batzen dira, laguntza-praktika barriak esperimentetako, lanbidearteko alkarrizketeagaz, bilaketa artistikoagaz, sorkuntzearen eta zabalkundearen arteko artikulazinoagaz eta eragileen, artista barrien eta onartuen arteko alkartasunagaz.
Travesía - Pirineos de circo lankidetza-proiektu bat da eta Europar Batasunak % 65 finantziau dau Eskualde Garapeneko Europako Funtsakaz, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra Programearen bidez (POCTEFA 2014 2020)
Ekimena zirkuko arteetarako mugaz gaindiko lankidetza ekimenaren barruan kokatzen da eta zortzi bazkidek osotzen dabe, Pirinioetako alde bietako erakunde publiko eta pribatuak diranak. Bazkideen artean, unibersidadeak dagoz, besteak beste, Toulouseko Jean Jaurés, saiakera eta sorkuntza-lekuak eta fabrikak, La Grainerie edo Central del Circ, baita zabalkunde-guneak eta eremu publikoko erakundeak be, Bilboko Udala lakoak. Honek, urtero antolatzen ditu Bilboko Kalealdia, kaleko antzerki eta arteen jaialdia, eta Zirkualde, zirkuko arteei buruzko jaialdia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!