Jon Gerediagak irabazi dau Xabier Lete poesia lehiaketea

Bizkaie! 2020-05-18 09:36   Kulturea

Natura berriak izeneko lana aurkeztu dau idazle bizkaitarrak.

Jon Gerediaga (argazkia: Prest! aldizkaria) | Ikusi handiago | Argazki originala

Epaimahaiak ebatzi dauenez, 2020ko Xabier Lete poesia lehiaketako irabazlea Jon Gerediaga (Bilbo, 1975) da, Natura Berriak izeneko lanagaitik. Aurtengo edizinora 30 obra aurkeztu dira, eta hiru finalista aukeratu ditue: Alecrimek idatzitako Poema liburu bat irakurtzeko jarraibidea, eta Jose Garciaren Berandutu zait bizitza, aitatutako Gerediagarenaz gan. Azken honen alde egin dabe azkenean.

Igor Estankona, Joxerra Garzia, Tere Irastorza, Itxaro Borda eta Lourdes Otaegi egon dira epaimahaian. Lehiaketearen antolatzailea Gipuzkoako Foru Aldundia da.

Naturako elementuak patxadaz jorratzen ditu Jon Gerediagak Natura Berriak bilduman, gogoeta sakona eginaz. Estilizazino prozesuan Gerediagak egin dauen ahalegina txalotu dau epaimahaiak, baita obrearen estilo koherentea eta jatorri ugaritako ekarpen literario aberatsak be. Poema ederrez osotutako bildumea da Natura Berriak, epaimahaikideen ustez.

José Ramón Andak egindako eskulturea eta 12.000 euro emongo deutsiez Gerediagari lehiaketea irabazteagaitik. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiak konpromisoa hartu dau obra irabazlea plazaratzeko, olerkigintzan eskarmentua dauen argitaletxe baten eskutik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu