Pierre Andiazabal ohorezko euskaltzaina hil da
2020-05-18 07:53 KultureaEuskerazko liturgiaren aita izan zan.
Urruñan 1923an sortua, Kanboko Anditeya zahar-etxean hil da, 97 urte zituala, Pierre Andiazabal Saint-Pierre abade eta itzultzailea. 1964tik euskaltzain urgazle zan eta 2000ko urriaren 27an ohorezko euskaltzain izentau eben.
Aparteko garrantzia izan eban mezea euskeraz emtearen aldeko mobimentuan; Xipri Arbelbideren berbetan, euskerazko liturgiaren aita izan zan.
Andiazabalen idazlanen artean, Meza denborako deiak (1961), Igandetan elizan [prest] (1988) eta Mezatako deiak (1986-1988) nabarmendu izan dira. Azkenetakoa, Igande eta bestetako irakurgaiak, 2008an argitaratu eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!