Getxoko ume eta gazteek egindako irudien bila
2020-04-14 08:24 KultureaInformazino guztia hemen.
Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren, Euskera Zerbitzuaren eta Parte-hartze Arloaren arteko alkarlanetik Getxoko 5 urtetik 20 urtera bitarteko gazteek eginiko irudiak (marrazkiak, eretratuak eta muntaketa grafikoak) batu nahi dira.
Kontuak kontu, 5 eta 13 urte bitarteko umeek konfinamendu egoerea zelan bizi daben adierazoteko irudiak bialdu leikiez, COVID-19ren ondoriozko alarma egoerea dala eta.
Lanok posta elektroniko bidez bialdu eta Udaleko sare sozialetan argitaratuko dira. Bakotxak lan bi egin leikez gehienez eta egindako marrazkiaren erretratua areetakoludoteka@getxo.eus helbidera bialdu beharko da egilearen datuakaz (izen-abizeak eta edadea).
Argibide gehiago: Kukupraka ludotekea (94 466 03 55, astelehen, eguazten eta eguenetan, 10:00etatik 13:30era, eta astelehenetik barikura 16:30etik 20:30era) eta areetakoludoteka@getxo.eus
Bestalde, 14 urtetik 20 urtera bitarteko gazteentzat Gazteirudiak izeneko programea jarriko da abian; helburua da Gazteria Zerbitzuaren argitalpenetan (esku-orrietan, web orrian, sare sozialetan...) erabiliko diran irudiak batzea izango da. Irudi bakotxaren truke 15€ ordainduko dira, horreek erabilteko eskubidea eskuratzeko. Hautatutako lanak egilearen izenagaz batera argitaratuko dira.
Kasu honetan gaia librea da Getxon kokatuta baldin badago eta bertako gazteak eta horrekaz lotutako jarduerak eta elementuak agiri baldin badira.
Informazino guztia hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!