Bazkideak laguntzeko 15 miloe euro bideratuko ditu SGAEk

Bizkaie! 2020-04-08 10:48   Kulturea

Ohiko 8 miloe euroei beste 7 gaineratzea erabagi dau Zuzendaritza Batzarrak.

Laguntzino ekonomikoei jagokenez, SGAE Corona lelopeko laguntza bidea eratu da, hau da, bazkideei laguntzeko programa bat, COVID-19 birusaren ondorioz jarduera ixteagaitik galerei aurre egiteko, bakotxeko 3.000 euro artekoa. Era beran, % 30eko aurrerakin automatikoen lerro bat zabaldu dabe, prozesuan dagoan azken likidazinoagazko, eta laguntza publikoak eskatzeko aholkularitza-zerbitzua martxan dago. Era berean, gizarte-larrialdietarako lehendik dagoan ekimena indartzen dabiz.

Neurri sozialagoetan, SGAEk etxez-etxeko otordu-zerbitzu bat bideratuko dau, egileen arteko alkartasun-programa eraginkor bat jarriz bazkide zaharrenen eta arrisku-egoeran dagozanen eskura, batez be, isolamenduak kaltetuenakan dituan ondorio negatiboak arintzeko.

Eskaera guztiak posta elektronikoz edo telefonoz egingo dira eta holan beteko da telelanaren plana, erakundeak pandemia hasi zanetik erantzun handiz onartu eta abian jarri dauena.

Gizarte-larrialdietarako laguntzinoen artean, egoera ahulenean eta bazteketa soziala sufriduteko arriskuan dagoan kolektiboari zuzenduko jakoz.

Neurri ekonomikoei jagokenez, maileguak eta likidazinoen aurrerapena aurreikusi da: bazkideek maileguak eta aurrerakinak eskatu ahal izango ditue, SGAEko araudian ezarritako baldintzak betez. Horrezaz gan, % 30eko aurrerakin automatikoen linea bat edegi da, prozesuan dagoan azken likidazinoagazko, ha eskatu ondoren.

SGAE-Corona: Koronabirusaren pandemiak larri eragiten deutsen SGAEko kideei laguntzeko balioko dau, euren zailtasun indibidualak, pandemiak eragindakoak, ezin diranean konpensau erakundeak emondako beste laguntza edo laguntza-zerbitzu batzuen bidez. Bakotxeko 3.000 euro artekoa izango da.

Neurri sozialetan, arriskuan dagozan edadekoentzako etxez etxeko janari zerbitzua: alerta egoereari agur esaten ez deutsagun bitartean gure bazkide nagusien etxeetara janaria eroango dauen zerbitzua aurreikusi da. 70 urtetik gorako bazkideek eskatu ahal izango dabe laguntzinoa, bakarrik bizi badira edo ardurapean dituen personakaz bizi badira.

Bestalde, gure Bazkideen Saila aholkularitza zerbitzua eskaintzen dabil, hau da, administrazino ezbardinek emoten dituen laguntza publikoak eskatzeko izapideetan orientabidea izan deien.

Egileen arteko alkartasun afektiboa: bazkideen boluntariotzako ekimen bat sortu da, itxialdian isolamendua eta bakardadea jasaten dagozan gure bazkide nagusiei telefono-deien bidez laguntzeko.

SGAEk, 130.000 bazkidetik gora ordezkatuz, babesa eta errekonozimendua adierazo nahi deutse egun honeetan birusari lehen lerroan aurre egiten dbizen persona guztiei. Eta bazkideei eskerrak emon nahi deutsueguz agertutako erreakzino eredugarri eta solidarioagaitik, beren talentua gizarte osoaren eskura jarteagaitik sare sozialen eta hainbat plataforma digitalen bidez. Gaur egun bizi dogun egoeran, sormena gizarte-lotura ordezkaezina bihurtu da herritar guztientzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu