Ainhoa Artetxe Uriarte aktoreak, 'Miren Gotzone' seriea sortu dau

Bizkaie! 2020-04-07 13:11   Kulturea

Serie elebiduna da, euskerea eta gaztelania txandakatzen dira.

Konfinamenduko lehen egunetan, personaiagaz bere burua grabetan hasi eta ondoren sare sozialetara igoten hasi zan, Instagramen eta Facebooken. Erantzun bikaina ikusita, Ainhoak jarduereagaz jarraitzea erabagi eta clown-eko personaia horregaz eguneroko kapituluak sortzen jarraitzen dau, koarentenearen inguruko jarduera eta gaiak jorratuz.

Serie elebiduna da, euskerea eta gaztelania txandakatzen dira, euskal kulturea eta hizkuntzea sustatzeko asmoz. Gaur egun, hamazazpi kapitulu ditugu eskuartean, danak eskuragarri nire sare sozialetan (Instagram eta Facebook: Ainhoa Artetxe Uriarte).

Ekimenak, miniserieko jarraitzaile asko piztu ditu, gauero eguneko kapituluaren zain dagozanak. Erantzun ohikoena, eskerrak emotea da, guztioi arduratzen gaituen gaien inguruan barre egiteko aukerea emoteagaitik, hain beharrezkoa dana bizi gogun giro honetan.

Kapituluak: 1) Koronabirusa, 2) Sopie, 3) Kirola, 4) Euskal musikie, 5) Zubitxue, 6) Gaixorik, 7) Beste 15 egun, 8) Erosketetan, 9) Berba beharra, 10) Ingelesa, 11) Jan da jan, 12) Filtruek, 13) Estutasune, 14) Zumbie, 15) Loiak, 16) Disconect.


Sinopsia

Miren Gotzone emakume euskaldun, alai eta geldiezina protagonista dauen mini seriea da, familiagaz koarentenea pasetan dagoana. Haren don´t worry be happy lemeagaz bat, Miren Gotzone koronabirus sasoi honetan, aurrera egiten saiatzen da eta jarduera ugaritan dabil, kapitulu bakotxean gai ezbardinak jorratzen ditu, besteak beste, azpkara erosketak egiten joatea, ansiedadeari aurre egiten ikastea, zumba klase bat egitea edota haize apurra hartzeko zaborra ataratea.

Eguneroko gaiak umorearen bitartez lantzen ditu, akaso identifikauta sentidu gaitekezan gaiak eta hainbeste arduratzen gaituen gauza horreetaz barre egiteko aukerea emoten deuskuezanak.

Miren Gotzonek, euskal kulturea eta hizkuntzea bultzatzeko apostua egiten dau. Kapitulu guztiak elebidunak dira, gaztelaniara itzultzen da euskerazko guztia, aldi berean.

Euskal kulturea be presente dago, erreferentzia musikal, gastronomiko eta tradizinokoakaz.

Ainhoa Artetxe Uriartek bere errepertorioan gordeta eban personai honi argia emon deutso, bildur eta ziurbakotasun momentuotan personei alaitasun eta itxaropena eskaintzeko.

Berak asmau ditu kapitulu guztietako ideak, gidoiak idatzi, auto grabau (batzutan bere neba, bikote edo amaren laguntzaz), muntaketa lanak egin, materiala banatu eta Miren Gotzone-ren jarraitzaile guztien mezuei erantzuten deutse. Aktoreak, argi dauka miniserieagaz jarraituko dauela konfinamenduak jarraitzen dauen bitartean eta hau amaituta be jarraitzeko aukerea ez dau baztertu.

Miniseriea, Ainhoarentzako, aktibidadea eta kreatibidadea lantzen jarraitzeko modua bilakatu da, artista gehienak bezela, lan barik dago eta hileotako antzezlan gehienak bertan behera geratu edota atzeratu egin dituelako.


Ainhoa Artetxe Uriarte

Arte dramatikoko ikasketak Estudio Corazza para el actor eskolan egin zituan Madrilen, 2012-2017 urteen artean, zuzendaritza, gidoi eta clown ikasketak be egin zituan. Azken urteotan telebistako hainbat serietan parte hartu dau, HBO-ko Patria-n adibidez, La línea invisible Movistar Plus-erako, Goenkale ETB1 eta Pikuak Maddi Castrok zuzendutako webseriea. Antzerkian egindako ibilbidea, Juan Carlos Corazza-k zuzendutako El gran mercado obrEa edota Ramon Bareak zuzendutako Romeo y Julieta obrakaz izan da, beste askoren artean. Hainbat film labur, bideoklip eta performance askotan lan egin dau.

Ainhoak Neuke Produkzinoetako Normala seriea idatzi eta zuzendu dau, genero ikuspegitik abiatutako film labur multzoa, baita Ser o influencer obra laburra.

Gaur egun, biran jarraitzen dau, Pabilioi 6eko gazte konpainiako ¿Qué fue de Ana García? Borja Ruizek zuzendutako obreagaz eta Eidabe-ko Mari eta gaileta fabrika antzezlanagaz.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu