ONCEk kultura, hezkuntza eta aisia eskaintza zabala jarri dau martxan
2020-04-06 12:04 KultureaItsuak konfinamenduan aktibo izaten jarraitzea da asmoa.
ONCEk kultura, hezkuntza eta aisialdi-proposamen ugari batu ditu, itsuek konfinamendu-egunetan aktibo izaten jarraitu deien. Horreek guztiak Kuarentenako Aisialdi Baliabideen Gidan, #NiEreEtxeanGeratzenNaiz horretan jasota dagoz. Gida hori ClubONCEren bidez dago eskuragarri. Gida horretan, hainbat gai jorratzen dira: zinemea eta telebistea, musikea, museoak, irakurketak, ikaskuntzea edo kirola eta erakundearen berezko ekimenak jasoten dira, berbarako Liburutegi Digitala edo Audesc bideotekea.
ONCEko Liburutegi Digitalaren (BDO) kasuan, gaur egun 60.000 titulu inguruko dokumentu funtsa eta, urtero, ikusmen-urritasuna daben 9.000 persona baino gehiago dira onuradunak, urtean 336.000 deskarga baino gehiago egiten baititue.
Bestalde, Audesc bideotekeak film eta telesail audiodeskribatu ugari ditu, itsuek edo ikusmen-urritasun larria dabenek erraz eskuratzekoak; genero eta garai guztietako izenburuak batzen ditu eta aldian-aldian bere dokumentu-funtsa handituz doa; adibidez, orain gitxi Txernobyl izenburuko telesail osoa gehitu zan eta apiril honetan bertan, Big Little Lais, El Gordo y el Flaco (Stan & Ollie), Lady Halcón, Mary Shelley eta ¡¡Shazam! filmak be gehitu dira.
Era berean, webgune horren bidez, erabiltzaileek erakundearen inguruan argitaratutako aldizkarietarako sarbidea dabe, publiko guztientzat egokiak, hainbat gairi buruzkoak, besteak beste, Recreo edo Pásalo (etxeko txikienentzat), Arroba Sonora (teknologian interesa dabenentzako), Integración (gai askotan espezializautakoa), Así Somos (ONCE Gizarte Taldearen gaurkotasunari buruzko aldizkaria) edo zenbait autonomia-erkidegotako ONCEren Aldizkari Digitalak.
Bisitaldi birtualak ONCEko Tiflologia Museoan
Etxetik urten barik museoko aretoen zati handi bat deskubriduten gonbidetan gaitu, jarduera kulturala, familia osoak munduan bakarra dan museo batez gozau deian, bisita birtual baten bidez. Egin bisitea hemen. Bisita berezi hori egin ahal izateaz gan, gideak beste arte-areto eta museo batzuen eskaintza orokorra be jasotaen dau, berbarako, Prado museoa, Hermitage museoa, Louvre museoa, Google Arts and Culture plataforma edo Madrilgo Mediatekea, egunotan bildumak edegi baititue sarbide digitalaren bidez.
Musikea, irakurketea, kirola eta ikaskuntza gustu guztietarako
Berezko kultur eskaintza horrezaz gan, Kuarentenako Aisialdi Baliabideen Gida #YoMeQuedoEnCasa-k hainbat esparrutatik publiko orokorrari edegiten jakon eskaintza orokor guztia be barrubatzen dau. Eskaintza horreek, beren ezaugarriak dirala eta, erraz eskuratzeko modukoak dira itsuentzat: esaterako, musikearen alorrean, Amazon Music, Apple Music, YouTube Premium eta YouTube Music edo New Yorkeko Metropolitan Opera Houserako sarbideak batzen ditu.
Kirolaren arloan, ekimen personalen bidez edo hainbat kanal eta sare digitalen bidez mueta guztietako proposamenak egitea, besteak beste, yoga, fitness, gymbirtuala, entrenamendu personala, mantentze-lanetarako mobimendua eta zumbea lako diziplinetan.
Hezkuntzearen eta ikaskuntzearen esparruan, gidak banakako proposamen ugari edo Coursera, MiriadaX edo UNED lako plataformen proposamenak dakarz, Hezkuntzearen eta ikaskuntzearen esparruan, gideak banakako edo plataformetako proposamen ugari batzen ditu: Coursera, MiriadaX edo UNED, ikasgai guztietako ezagutzak eskuratzeko; edo Coursera, Duolingo edo YouTubeko kanal desbardinen proposamena, hizkuntzak ikasteko. Gainera, Etxean ikasten programearen ekimena be jasoten dau. Programa hori Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak jarri dau martxan, txikienei telebista publikotik hezkuntzea errazteko.
Azkenik, umorezko plataformei be lekua emoten deutse gideak, egungo krisi egoerea arintzeko oso beharrezkoa baita, esate baterako, #Yomequedoencasacomedy hashtagaren bidez, Instagramen egindako eskaintzea da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!