Bilboko Udalak #Gaztekluba Etxean programea dakar
2020-04-06 08:37 KultureaEra askotako jarduerak eta probak antolatu ditu 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.
Oporraldietan martxan egoten dan #Gaztekluba programako ekintza guztiak bertan behera geratu diranez, Bilboko Udalak internet bidezko alternatibea dakar, #Gaztekluba Etxetik, gazteek etxetik egiteko moduko jarduera piloagaz. Kirola, musikea, zientzia, umorea... landu ahal izango ditue 12 eta 17 urte bitarteko bilbotarrek hurrengo egunotan, eta lehiaketetan parte hartu ahal izango dabe, kalera urten barik.
Entretenimendua eta ondo pasetea dira #Gaztekluba egitasmoaren helburu nagusiak, baina, horrezaz gan, bizimodu osasungarrirako ohiturak be erakutsi nahi deutsiez uriko gazteei. Bestetik, musikan edo kantuan berezko talentua dabenek sare sozialetan erakutsi ahal izango dabe.
Saio presentzialik ezin danez egin, bideoak grabau beharko ditue euren talentua erakutsi nahi daben neska-mutilek, eta #Gaztekluba komunidadera bialdu. Horretarako, gazteklubabilbao@bilbao.eus helbide elektronikoa dabe eskura. Bestela, Instagrameko @gaztekluba kontura be igon leikiez grabazinoak. Bilboko Udalak aurrerago antolatuko dituan ekitaldi eta ikuskizunetan parte hartzeko aukerea izango dabe onenek.
Kantau baino bestelako abilidadeak edo zaletasunak dituenek, hainbat erronka ditue zain @gaztekluba kontu horren jarraitzaile egin ezkero. Zientzia, kirola, musikea, umorea eta abar lantzeko probak agertuko dira lantzean behin Instagrameko gune horretan, eta gazteek 48 orduko tartea izango dabe eskatutakoa beteteko.
Probetan parte hartzen daben guztien artean hainbat zozketa egingo ditue. Subertedunei aisialdi planak emongo deutsiez, itxialdia amaitutakoan gozau ahal izango dituenak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!