Xavi Ceerre, Pintura Masterreko ikaslea, erakusketa birtual bateko komisario Wuhanen
2020-04-02 12:31 KultureaErakusketea gaurtik, apirilaren 2tik, aurrera egongo da ikusgai Ceerreren Instagram kontuan.
Xavi Ceerre, UPV/EHUko Pintura Masterreko ikaslea, Wuhaneko kaleetan egingo dan erakusketa interaktibo bateko komisarioa izango da. Erakusketea gaurtik, apirilaren 2tik, aurrera egongo da ikusgai Ceerreren Instagram kontuan.
Quarantine Gallery proiektuaren bidez, interbentzino birtualak erakutsiko ditu Xavi Ceerrek pandemia sortu zan uriko hiru kokalekutan: infekzinoa sortu zan azokan, tren geltokian eta uriaren airetiko ikuspegian: Kokaleku horreetan, Covid-19aren 0 zona, hain zuzen, artista talde bat murriztu barik dagoan espazio publiko bakarrean jardungo da alkarrizketan, Interneten, azaldu dau Xavi Ceerrek.
Proiektu horrek 24 artisten lanak batuko ditu eta erakusketea eguenean, eguerdiko ordu batean
inaugurauko da, Xavi Ceerreren Instagram profilaren sarreran.
Artisten zerrendea:
Amaya Suberviola
Abel Iglesias
Adrián Castañeda
Carl Otto Linde
Dtrnmnt
Eliot Möwes
Eloy Arribas
Ibon Landa
Idir Davaine
Jorge Isla
Josep Maynou
Kaspar Dejong
Luce
M.A. Erba
Mar Reykjavik
Mikel Ruiz Pejenaute
Milena Rossignoli
Miquel Falgàs
Nacho Tusquets
Rosh:.
Sascha Missfeldt
Sergio Gómez
Teo Konukhov
Vincent C.V.D Spek
Xavi Ceerre
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!