Guggenheimek #GuggenheimBilbaoLive ekimen digitala abiarazo dau

Bizkaie! 2020-03-26 13:10   Kulturea

Museoaren alderdi ezezagunenak azaltzea da asmoa.

Guggenheim Bilbao Museoa zarratuta dago aldi baterako COVID-19aren zabalkundea oztopatzen laguntzeko. Zrratuta dagoan bitartean, Museoak #GuggenheimBilbaoLive ekimen digitala abiarazoko dau erakusketei buruzko ikus-entzunezko material barriak eta bere jardunei buruzko alderdi ezezagunak jentaurrean aurkezteko webgunea eta sare sozialak erabiliz.

Herritarrak etxean dagozan bitartean zeozelan laguntzeko, inspiretako eta entreteniduteko, datozen egunotan eduki barriak argitaratuko ditue webgunearen GuggenheimBilbaoLive atal barrian; Museoan lan egiten daben personetako batzuek modu isolatuan grabautako bideoak dira. Gune birtual barri horretan arte arduradunek, zuzendari nagusiak eta bestelako jarduera garrantzitsuetako hainbat kidek museoko konserbazino, hezkuntza eta interpretazino, erakusketen diseinu eta muntaketa nahiz eraikinaren mantenimendu arloetako errealidadearen hurreko ikuspegia eskainiko dabe datozen egun eta asteetan, itxiereak irauten dauen bitartean.

Asmoa da, etxean geratu beharreko egoera honek irauten dauen bitartean, Museoko personek ahalik eta modu personalean emotea euren lanakaz lotutako zehetasunak: zein daben Bildumako artelanik kuttunena eta zergaitik edo oraingo erakusketei buruzko pasadizuak eta gorabeherak. Are gehiago, edozein bisitarik egingo leukezan galderei erantzungo deutsee: zelan etorri ziran eta zelan kokatu zituen Museoaren barruan Richard Serraren Denboraren materia izeneko eskultura erraldoiak? Zelan antolatzen da erakusketa bat? Zelan mantentzen da Frank Gehryk diseinautako eraikina? Zelan konserbetan dira artelanak? Zer egiten da erakusketa bat diseinetako? Zelan doaz artelanak batetik bestera? Zeintzuk dira umeen artelanik gogokoenak?

Proiektua abiarazoteko, Gure erakusketak eta Bilduma atalaren barruan jarri dira lehenengo bideoak Iberdrolak babesten dauen Olafur Eliasson: bizitza errealean erakusketearen harira. Horreetan erakusketearen komisario dan Lucía Agirrek artisteari eta gogokoen dituan artelanei buruzko zehetasunak emongo deuskuz. Olafur Eliassonek gogoetea egin daigun bultzatzen gaitu bere artelanen bidez, material ezohikoak erabilten baititue, esaterako, goroldioa, ura, glaziar-izotza, lainoa, argia edo metal islatzaileak. Komisarioak aukeratutako artelanen artean dagoz Likenezko hormea, Edertasuna, Izar-hautsaren partikulea eta Glaziarren urtzearen seriea.


Hurrengo egunetan gainontzeko bideoak aktibetan joango dira kategoria guztiak osotu arte:

- Gure erakusketak eta Bildumea atalean jarriko diran bideoei esker Museoaren barruan erakutsi bako erakusketa ezbardinetako artelanak argitaratuko ditue.

- Museoa familiarentzat atalean, familiartean ezagutu ahal izango dira artelanak eta bideoak ikusi etxeko txikien sormena eta artelanakazko interesa pizteko. Familiei zuzendutako atal honek BBKren babesa dau.

- Gure muntaketen gorabeherak atalean, erakusketetan ikusten ez dana ikusi ahal izango da, protagonisten euren ahotik.

- Eraikina beti prest atalean, Frank Gehryren eraikina bikain egoteko beharrezkoak diran guneak ezagutu ahal izango dira; makina-gelatik hasi eta ezinbestekoak diran beste txoko ezezagunetara.

- Artea zelan zaindu atalean artelanak zelan iraunarazo adierazoko da, horixe baita Museoaren egiteko nagusietakoa.

- Erakusketarik gogoangarrienak atalean, Museoa inaugurau ebenetik gurean izandako erakusketarik ezagunenetako batzuk berreskuratu ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu