Estitxu Ibarrak irabazi dau 2020ko Maitasun Mezuen Lehiaketea

Bizkaie! 2020-03-26 09:41   Kulturea

Estitxuk Koldo Nuñez euskera zinegotziaren eskutik lehenengo saria jaso dau.

Estitxu Ibarra, DBHko irakasleak irabazi dau Portugaleteko Berbalagun taldeak atondutako 2020ko Maitasun Mezuen Lehiaketea.

Maitatzea, maitatua izatea, norabide anitzeko sentimendua. Irribarreak, emozinoa, plazerra, zoriontasuna... Une txarrak gainditzen laguntzen deuskuna. Gure bizitzaren motorra erabili dau ardatz egileak. Berba horreekaz eta 220 mezuen artean Estitxu Ibarrak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleak irabazi dau 2020ko Maitasun Mezuen lehiaketea; Estitxuk Koldo Nuñez euskera zinegotziaren eskutik lehenego saria jaso dau, hain zuzen be, tableta elektroniko bat.

Portugaleteko Berbalagun taldeak, Udalaren babesagaz, urteak daroaz ekintza hau antolatzen euskerearen erabilerea baita sare sozialetan be zabaltzen eta bultzatzen jarraitzeko asmoz.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu