Koronabirusaren aurrean normaltasunerako deia egin dabe

Bizkaie! 2020-03-24 09:12   Kulturea

Koronabirusa dala-eta mundua biziten dagoan krisialdi egoerearen aurrean, gutun bat plazaratu dau Kanpoan dan Euskal Komunidadearentzako Zuzendaritzeak deia eginez lekuan lekuko agintariak hartzen dabizen prebentzio eta babes neurriak errespetau eta azpimarratuz Zuzendaritzea bere 2020ko jarduna normaltasunez doala aurrera eta Jaurlaritzearen Diaspora arloko hiru deialdi nagusiak (euskal etxeak, egoera larrian dagozan personei jagokena eta Gaztemundu) bere ohiko jardunean dabizela.

Euskal etxeen deialdi nagusiari jagokonez, datozen egunetan bialduko jake euskal etxeei errekerimenduak dokumentazino gehigarriak eskatzeko, behar izan ezkero dakar Kanpoan dan Euskal Komunidadearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk sinatzen dauen gutunak. Egoera larrian dagozan personentzako laguntzen arloan, datorren astean Gobernu Kontseilutik pasauko dala deialdia ziurtatu dau eta deialdia ahalik eta azkarren aterako dala.

Gaztemunduri buruz, 2020koa urriaren 18tik (Euskadira heltzea) zemendiaren 1era (Euskaditik urtetea) dagoala aurreikusita, Gasteizen, eta aurten euskal gastronomian trebatuko dirala munduko euskal etxeetatik etorriko diran gazteak.

Euskal etxe eta komunidadeen programa guztiak normaltasun osoz martxan dirala azpimarratu eta Alvarez Aranburuk jakinarazo dau bere lantaldeko zati bat bulegoan dabilela lanean eta beste bat telelan sistemea erabilita. Sortu daitekezan arazoei erantzuna emoteko, ohiko bideetatik egin daiteke: (+34) 945 018 127 zenbakira deituz edo euskaletxeak@euskaldi.eus helbidera idatziz.


Gorabeherak euskal etxeetan

NABOk AEBetako euskal bertsolariei, hilaren 14an, San Frantziskon egin behar eutsen omenaldia bertan behera geratu ostean, beste hainbat dira Argentinan, Europako herrialdeetan, Txilen edota Euskal Herrian be bardin antzean jokatu dabenak, besteak beste, Frantzian, Paueko Euskal Etxeak martiaren 29an egin behar eban Biltzar Nagusia ezeztu, Espainian, Madrilgo Euskal Etxean iragarrita egoan film labur saioari agur esan edota Argentinan, Saladillon Euskal Etxean Carlos Gabilondok egin behar eban saioa bertan behera itxi behar izatea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu