Bilboko Azkuna Zentroaren kultureagaz olgetako proposamena: #Azetxean

Bizkaie! 2020-03-24 08:12   Kulturea

Online kanalak edegi ditue kultur programazinoagaz jarraitzeko.

Azkuna Zentroak datozen asteetan bere proposamenak online kanaletara eroango ditu #AzEtxean-i esker, etxean kultura garaikidea biziteko, Covid-19 koronabirusak ezarritako alarma egoeran. 'Aldaketa-egunak dira honeek, lan eta gizarte-ohitura barrietara egokitzekoak. Baina edozein krisi aukera bat da eta Azkuna Zentroak holan bideratu nahi dau momentu hau: kulturaz beste era batera eta beste asti batez gozetako aukerea izan daiten', azaldu dabe.

Bilboko Zentroak, #AzEtxean ekimenaren bidez nahi dau 'hur egon, alkarri lagundu, alkarrekin konektetan jarraitu... Gure ustez, garrantzitsua da danon artean gaur egungoa lako egoeran, gizarte lez dogun egoera larriadena, ahalik eta ondoen eroaten laguntzeko'.

Ezarritako euste-neurrien harian, Azkuna Zentroak bere ate fisikoak zarratu ditu, baina 'online kanalen leihoak parez pare edegi ditugu, gure kultura-programazinoagazbide horreen bidez jarraitzeko'. Horretarako, astero proposamenak egingo dira, ikusleen komunidate guztiek arte garaikideagaz, arte eszenikoakaz, soinuagaz, zinemeagaz, ikus-entzunezkoakaz, literatureagaz edo kultura digitalakaz esperientziak izaten jarraitzeko.

#AzEtxean ekimenaren bidez, programazinoaren hainbat alderdi ezagutzea da, besteak beste, consonni radio Az-gaz proiektuaren podcastak. Berbearen, entzutearen eta kultura kritikoaren inguruko alkarrizketak, konplizidadeak eta loturak dituan irrati-artxiboa. Gainera, webgunetik e-liburutegia birtualera sartu daiteke, Azkuna Zentroa horren parte baita; Zentroak, astero, plataforma horren bidez eskura daitekezan liburu, film eta dokumentalen gomendioak egingo ditu, besteak beste, Zinematekeak martxan dauen Zinemearen historiako 50 harribitxi zikloko zenbait titulu, esaterako.

Erakusketa-aretoa zarratuta egon arrenla, Azkuna Zentroak Steve Paxton: Drafting Interior Techniques proiektua ezagutzea proponiduten dau, erakusketako bideoaren bidez, eta zentroak hartuko dauen hurrengo erakusketearen aurrerapena hurreratzen dau. Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío, Ana Laura Aláez artistaren erakusketea da, Bea Espejok komisariatua eta Centro de Arte Dos de Mayo, CA2M arte-zentroagaz batera produzidutakoa.

Erakusketa bideo-jokoaren bidez esperimentau gura dabenentzako, Zentroak mobimenduagaz, jantzakaz eta jantzariakaz lotutako hautaketa bat dakar, A dance of fire and ice (PC), Bound (PS4), Everything (PC), Flower (PC) eta Journey (PS3) bezalako proposamenekin, publiko-komunidade guztietarako.

Oscar Gómez Matak, Azkuna Zentroko artista kideak eta Espe López artistak Isiltasuna etxean deriba esperimentetako gonbita egin dabe, parte-hartzaileen behaketa eta barruko-bizitza lantzeko ariketa bat.

Azkuna Zentroak balioa erantsiko deutse bere online proposamenei datozen asteetan, egoera honi aurre egiten laguntzeko: Egun inoiz baino garrantzitsuagoa da gizarte lez inguruabarren mailan egotea eta auto-babeserako eta erantzukizun kolektiboko prebentzino-neurriei jarraitzea, laster barriro esperientziak konpartidu ahal izateko, orain gehien arduratzen gaituana da zuen osasuna eta zuen familiena'.


#AzEtxean Programazinoaren zehetasunak hemen.


2020ko egonaldi artistikoen deialdia

Epea luzatu egin daudu Azkuna Zentroak: jantza garaikide eta praktika artistikoko egonaldietan proiektua aurkeztu ahal izango da apirilaren 5era arte (domekea).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu