Basque Teamek umeentzako marrazketa txapelketa bat jarri dau martxan

Bizkaie! 2020-03-23 11:13   Kulturea

Astebeteko epea izango da artelanak egiteko, proponidutako kirolarietako bat aukeratuta. 

Barikuro Basque Team Fundazinoak bere kirolari batzuen izena argitaratuko dau bere sare sozialetan eta etxeko txikienek astebete izango dabe arte lanak egiteko, proponidutako kirolarietako bat aukeratuta. Lehiaketan parte hartzeko ondoko pausuak jarraitu behar dira:

- Sare sozialik ez daben edade txikikoek parte hartu ahal dabe euren guraso edo familikoen profilak erabilita.

- Basque Teamek aste bakotxean sare sozialetan txapelketarako publikautako kirolari bat hautatu behar da.

- Marrazkia egin, kirolariaren izena, kirola eta Basque Teameko logoa sartuta.

- Basque Team jarraitu sare sozialetan: Facebook, Twitter edo Instagram.

- Basque Team (@basque-eam Facebooken, @BATbasqueteam Twitterren, @basque_team Instagramen) eta aukeratutako kirolaria etiketau sare sozialetan profila baldin badauka.

- #nietxeangeratzennaiz eta #BaloreetanBAT leloak erabili publikazinoan.

Astebete pasau ostean, bost onenak aukeratuko dira eta euren izenak argitaratuko dira Fundazinoaren sare sozialetan. Saria: Basque Teameko kamiseta bat eta ipuin bat.

Lehenengo asterako (martiaren 20tik 27ra) ondokoak dira aukeratutako kirolariak: Carlos Tobalina (pisu jaurtiketea), Lucas Eguibar (snowboard), Amaia Erbina (errugbia) eta Arantza Moreno (xabalina jaurtiketea).


Baloreetan BAT


Jarduerea Baloreetan BAT proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu honen bitartez goi mailako kirol ez profesionala enpresen esparrura eta hezkuntzara hurreratu gura da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu