Sarako Idazleen Biltzarra atzeratu dabe
2020-03-23 08:36 KultureaIrailaren 6an egingo da Ipar Euskal Herriko letren topagune nagusia.
Azkenean, irailaren 6an izango da 37. Sarako Idazleen Biltzarra. Apirilaren 13an eta 14an egitekoa izan da baina, antolatzaileek jakitera emon dabenez, Covid-19 gaixotasunak eragindako egoerea kolpe gogorra da euskal literaturea, historia eta kulturea jorratzen daben egile eta eragileentzat, baina osasun kontuek ez dabe beste aukerarik itxi.
Jean-Michel Garat ekitaldiko arduradun nagusiaren izenean zabaldutako ohar baten emon dabe antolatzaileek erabagiaren barri. Biltzarra ez dala apirilean egingo; urteroko hitzordua da Sarako Idazleen Biltzarra, beti egiten dabe Pazko Astelehenean. Azken urteetan, ganera, egun biko egitaraua antolatzen izan dabe, ekitaldi eta aurkezpen guztiei leku zabalagoa emon ahal izateko, izan be, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko kulturgileen hitzordu nagusia da Sarakoa, eta Hegoaldetik be jente ugari joaten da.
Euskal kultureari, literatureari eta bizimoduari lotutako argitalpenek dabe lekua Sarako Biltzarrean, batez be Ipar Euskal Herrikoak badira. Frantsesez idatzitako obra ugari egoten diran arren, euskereak gero eta leku handiagoa dauka. Ganera, euskal idazle eta ikerlari askok euren lan barrienak aurkezteko aprobetxetan dabe hitzordua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!