2020ko Ferixa Nausikoak iragarteko kartela aukeratzeko lehiaketea martxan

Bizkaie! 2020-03-20 09:45   Kulturea

Epea maiatzaren 29ra artekoa da.

Kontuak kontu, 70x50ko lan digitala aurkeztu behar da Elorrioko udaletxeko erregistroan. Azken urteotan legez, era bi buztartuko dira kartel irabazlea aukeratzeko: herritarrek botoa emongo dabe Iturri Kultur Etxean ipiniko dan erakusketan eta epaimahai teknikoa be egongo da.

Ez dira erakutsiko sexuaren araberako rolak eta estereotipoak erreproduziduten edota komunikazino sexistea darabilten proposamenak.

Epaimahaia paritarioa izango da eta euskeraz ibiliko da.

Saria 500 eurokoa da.

Oinarriak irakurri hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu