Badatoz Pabilioi 6-ren Antzerki Arineko 8. Jardunaldiak
2020-03-06 11:49 KultureaIzena emoteko epea 2020ko martiaren 22an, gauerdian amaituko da.
P6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Alkarteak bultzatuta eta Bilboko Udaleko Kultura Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Café Bilbao / Tartean Teatroak eta P6 antzerki laborategiak lagunduta hemen dira aurtengo jardunaldiak. 2020ko maiatzaren 8tik bagilaren 7ra izango dira P6ko gune ezbardinetan. Oinarriei jagokenez, antzezlanek gehienez 15 eta gitxienez 10 minutuko iraupena izango dabe. Testuak estreinaubakoak izan behar dira eta jatorrizkoak, hau da, ez da antzezlan luzeagoen moldaketarik onartuko.
Euskerazko edota gaztelaniazko testuak onartuko dira.
Gitxienez antzezle bi izango dira eta hortik aurrera, nahi beste. Bakarrizketarik ez da onartuko.
Antzezlanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira eta ez da audio ezta argiztapen sistemarik egongo. Argiztapena (eta audioa), aretoak daukana izango da edota eszenografiako elementuek eskeintzen dabena (Lanpara, linterna, mp3ek, eskuko telefonoak...).
Gaia eta estiloa libreak izango dira.
Epea, aukeraketa eta saioak
Aurten 10 lan hautatuko ditue eta oraindino zehaztu barik dagoan egutegi baten arabera, zenbait egunetan antzeztuko dira.
Cafe Bilbaok antolatutako Teatro Laburreko Sarien artean, antzezlan horreen barruan bat aukeratuko da.
Antzezlanak ikusteko lehenengo eguna 2020ko maiatzaren 8an izango da. Saio bakotxean batutako diru-kopuruaren % 80 taldeentzat izango da.
Produkzinorako sariak eta dirulaguntzinoak
- Alex Angulo Antzerki Arineko Saria (Bilboko Udaleko Kultura Sailak babestuta): 3.000 euroko diru sari hau Antzerki Arineko Jardunaldietan aurkeztutako lan onenari emongo jako. Arte Eszenikoetako profesionalez osoturiko epaimahai batek aukeratuko dau lan irabazlea.
- Kriseilu Saria euskerazko muntaketarik onenarentzat (Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta): Epaimahaiak erabagiten dauen euskerazko lanik onenarentzat, 3.000€ ko diru-laguntzinoa.
- Café Bar Bilbao Produkzinorako Sari Berezia. Epaimahai batek Cafe Bar Bilbao antzerki laburreko testuen leihaketako saridunen artean lan bat aukeratuko dau antzeztua izateko.
- Café Bar Bilbao eta Tartean Teatroak finantziauko dabe aukeratutako antzezlanaren produkzinoaren zati bat. Hori zehazteko, erreferentziatzat antzezlanean dagoan aktore kopurua hartuko da kontuan; 250€ aktore bakotxeko, nahiz eta laguntzinoa ez dan inoiz 600€ baino gitxiagokoa, ezta 1000€ baino gehiagokoa izango.
- Antzezle Onenaren Saria, P6-ko Antzerki Laborategiaren eskutik: 500 euroko sari bana emongo jako P6-ko epaimahaiaren ustez antzezpen biribilena eskaintzen dauen gizonezko eta emakumezko aktore onenari.
- Ikusleen Saria. Ikusleek 1etik 5etarako eskalan botoa emon ahal izango dau eta puntu gehien lortzen dauen ikuskizunak eroango dau sari, diru saririk bako ohorezko saria.
Antzezlanen jaubetzea
Ikuskizunaren jaubetzea eta hau zirkuituratzeko eskubidea, muntaketea egiten dauen talde edo konpainiarena da. P6-k eta dirulaguntzinoak emongo dituen erakundeek ez dabe ezelako jaubetza eskubiderik, salbu Jaubetza Intelektualagaitik ondorioztatu daitekezan eskubideak. Baina deialdi honetan laguntzinoren bat jaso daben edo sarituak izan diran ikuskizunek, etorkizunean egingo leukiezan emoanaldien publizidadean azaltzeko konpromisoa hartuko dabe.
Izena emotea
Epea 2020ko zezeilaren 17an hasi eta 2020ko martiaren 22an 00:00etan amaituko da. Martiaren 30ean iragarriko dira VIII. Antzerki Arineko Jardunaldietarako aukeratutako piezak.
Informazino gehiago zein dudak argitzeko bialdu eposta ondoko helbidera: info@pabellon6.org
Parte hartu nahi dabenek eposta bidez emon beharko dabe izena, ondorengo informazinoa helarazoz: Lantaldearen izena; testu originala (word edo pdf);antzezlanaren Zuzendariaren eta idazlearen izenak; antzezlanaren hizkuntzea; antzezleen izenak; sinopsia; iraupena; espazio eta teknika beharrak; eta
muntaketearen irudia edo kartela.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!