Huhezinema 2020ko Sail ofizialeko irabazleak

Bizkaie! 2020-03-05 09:33   Kulturea

66 film labur XIII. Huhezineman.

Huhezinemaren XIII. edizioko antolakuntzeak, Sail ofizialeko hamar labur onenak hautatu ditu. Horreek guztiek, beste hainbat sari irabazteko aukerea izateaz gan, 200 euroko saria jasoko dabe.

Iñaki Tena gasteiztarraren Pepita, David Perez bilbotarraren Un coche cualquiera, Josu Martinez bilbotarraren Anti, Buenos Aireseko Diego H. Kataryniuken Amargo era el postre, Txema Muñoz zeanuritarraren Mateoren ama eta El infierno, Bruselaseko June Lakaren Kresala, Norma Vila bilbotarraren El fin de todas las cosas, Lander Ibarretxe bilbotarraren Regina eta Peru Galbete donostiarraren Ura sartu zen barrura lanak izan dira Huezinema 2020ko Sail Ofizialeko hamar film hautatuak.

Martiaren 25etik 27ra Aretxabaletako Arkupe Kultur-etxean da hitzordua eta urtero legez, Mondragon Unibersidadeko Ikus-entzunezko Komunikazinoa Graduko 4. mailako ikasleek, zinemeagaz lotutako hainbat eta hainbat ekintza antolatuko ditue Arkupe aretoan eta Aretxabaletako campusean bertan.

Esteka honetan martxoaren 25ean hasiko den jaialdian hamar hautatuek lortu ditzazketen sariak aurkitu daitezke.

Huezinemako Sail Ofizialeko finalistak hautatuta, MU Ikasleen Saileko hautatuak argitaratuko dira hurrengo egunetan.

Azken buruan, XIII. Huhezinema irudikatuko dauen kartel lehiaketako lan onena aukeratu dabe. Danetara, 27 lan aurkeztu ziran eta antolatzaileek Lara Gonzalez arrasatearraren lanari emon deutsie saria, kartelaren originaltasuna azpimarratuz: 'Kartel oso landuak bialdu deuskuez eta benetan gatxa izan da adostasunez erabagia hartzea', esan dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu