Bilbok 'Andre eta Jaube' lemapeko kanpaineari ekingo deutso

Bizkaie! 2020-02-28 13:04   Kulturea

Emakumeen ahalduntze indibidual, sozial eta politikoan oinarritutako kanpainea da.

Martiaren 8aren harian, Bilboko Udalak sensibilizazino-kanpaina barri bat jarri dau abian, emakumeen ahalduntze indibidual, sozial eta politikoan oinarritua. Emakumeak dira udal-kanpaina honetako protagonistak. Edade, jatorri, gorputz, baldintza edo egoera desbardinetako askotariko emakumeak, baina aldarrikapen bat konpartiduten dabenak: Andre eta Jaube, benetako bardintasunaren konkistea aniztasunetik abiatuta.

Andre eta Jaube izan da aukeratutako leloa, Jaun eta Jaube esamoldea gogorarazoten dauen berba-jokoa eta horren bidez aldarrikatu nahi da emakumeek gizarte honetan daben posizinoa. Bardintasun Sailak, euskerazko esamolde herrikoiaren berrinterpretazino hori feminizaukeran, emakumeak egon ez diran eta ez dagozan aginpide eta legitimazino eremu eta esparruetan jarten dau arretea, baita horreek konkistetako preminean be. Udalak Andre eta Jaube lelo hori proponidu dau, emakumeek beren bizitzari buruz erabagiteko daben kapazidadea, banaka zein taldeka, indartzeko beharrari buruzko asmo-adierazpen legez.

Pop estetikea tarteko dala, emakumeak protagonista dira udal kanpaina honetan. Kartel nagusian, emakume baten siluetea hondo more baten gainean da irudiaren erdigunea, aukeratutako leloaren isla izan nahi dauen jarrereagaz: Emakume bat, zuzenean aurrera begira jarten dana eta bere bizitzari buruz modu seguru eta independentean erabagiteko dauen gaitasunari heltzen deutsona.

Irudi nagusi hori beste sormen batzuekaz batera irakurri behar da, edade, jatorri, gorputz, baldintza edo egoera desbardinetako askotariko emakumeak agertzen baitira, baina aldarrikapen bat konpartiduten dabenak: Andre eta Jaube, benetako bardintasunaren konkistea aniztasunetik abiatuta.


Kanpainako osogaiak


Herritarrek benetako bardintasunaren aldeko konpromisoaagaz bat egin deien eta estrategia barria ezagutu deien, Bilboko Udala irudiak hainbat euskarri fisikoren bidez zabaltzen hasi da, berbarako, uri-altzarien bidez (markesinak eta muppiak), eta 500 kartel banatu dira Bilboko saltokien artean.

Era berean, kanpaina hori formatu digitalean konsultau ahal izango da www.bilbao.eus webgunean eta Udalaren sare sozialetako kontuetan:

Bilbao Bardintasuna

Bilbao Udala


Emakume guztiei aintzatespen sinbolikoa egiteko, Udalak bere eraikin nagusiaren fatxadea argiztatuko dau, kolore morez, gauetan, martiaren 2tik 8ra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu