Umeen Literaturako XI. Mikel Zarate Saria, martxan
2020-02-20 13:27 KultureaMaiatzaren 31ra arte bialdu leitekez idazlanak.
Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak Umeen Literaturako XI. Mikel Zarate Sarirako deia egin dabe, umeentzako testu literarioak sortzen lagundu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz. Euskeraz idatzitako ipuin eta nobelak onartuko ditue lehiaketan, Lehen Hezkuntzako irakurleentzat (6-12 urte) aproposak.
Parte hartu nahi dabenek hiru ale bialdu beharko ditue, postaz, Lezamako udaletxera. Aleokaz batera, eta agirian idazlearen nortasuna azaldu barik, gutunazal itxi bat entregau behar da, kanpoan idazlanaren izenburua adierazoko dauena, eta, barruan, egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia. Maiatzaren 31ra arteko epea dago.
Epaimahaiak bagilaren 30ean emongo dau, beranduenez, irabazlearen izena. Sari bakarra dago Mikel Zarate Sariketan, 3.000 eurokoa, eta irabazlearen lana argitaratu egingo da. Aurtengo edizinoan, Leire Bilbao, Julen Gabiria eta Xabier Mendiguren Elizegi dira epaimahaikideak.
Lehiaketa honi esker, urteotan euskerazko umeen literaturea aberastu daben hainbat liburu argitaratu ahal izan dira, Elkarren zigilupean. Igazko edizinoan, Lur Gallastegiren Etxetxorotarrak izan zan irabazlea, eta oraintsu plazaratu dabe liburu formatuan, Bruno Hidalgoren marrazki eta guzti.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!