II. Errepublikako eta Gerra Zibileko emakumeak omendu ditue

Bizkaie! 2020-01-13 07:55   Kulturea

Mezu argia bialtzen dogu, holakoak barriro jazo ez daitezan.

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak eta Aintzane Ezenarro Gogora Institutuko Zuzendariak (Gogora, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua) ekitaldiari ekin deutsie, emakume alkarteei eta, oro har, emakume guztiei II. Errepublikan eta Gerra Zibilean jokatutako zereginagaitik autorpena egiteko ekitaldiari.

Omenaldia, berez, Bilboko Udalak joan dan 2019ko zemendiko osoko bilkuran hartutako konpromisoaren barruan kokatu da, autorpen horri esker agertu nahi jakelako emakume alkarte guztiei eta, oro har, emakume danari II. Errepublikan eta Gerra Zibilean jokatutako zereginagaitik, euren eskubideen alde egin ebelako eta demokrazia defendidu ebelako faxismoaren kontra. Holan, omenaldian izan dira, besteak beste, Udaleko ordezkariak eta kargu publikoak eta Bilboko Bakearen aldeko Foroko kideak.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazo dauenez, beharrezkoa da oraindino, gaur egun, iraganeko protagonistak gogora ekartea, euren esperientziak barriro autortu, historia ulertu eta berridaztearren. Emakumeek II. Errepublikan eta Gerra Zibilean egindako lana gogoratuz eta gordez, iraganari lotuta gagoz hari baten bidez, eta hori sano lagungarria da oraina interpretetako eta etorkizunari norabidea ezartzeko. Era berean, honako hau nabarmendu dau: erakunde publikook geure gan hartzen dogu memoria kolektiboaren aldeko ekimenak sustatzeko betebeharra, joana erispide etikoen bitartez barrikusi ahal izateko, eta, holan, etorkizunerantz mezu argia bialtzeko, holakoak barriro pasau ez daitezan, eta Bilboko gizartea emakume eta gizonen arteko benetako bardintasun baterantz gidatzearren.

Ekitaldia abiarazo ostean, Emakume ekintzaileak izeneko bideoa proiektau dabe, emakumeek II. Errepublikan eta Gerra Zibilean jokatutako zereginaren balioa autortzeko; gero, berbaldiei ekin jake, Miren Llona EHUko irakaslea izan da lehenengoa eta Emakume talde ezkertiarrak II. Errepublikan gaia jorratu dau; azkenik, Mónica Calvo ikertzaileak La represión, el chalet Orue gaiari ekin deutso.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu