Mari Puri Herrero, Jaime A. Gil, Marta Macho Stadler eta Javier Salgado dira aurtengo Bilboko Ospetsuak

Bizkaie! 2019-12-11 10:20   Kulturea

Helburua da autortzea euren ibilbideari esker Bilboren izen ona zabaltzen eta ezagutarazoten egindako lana.

2001ean hasi ziran Bilboko Ospetsuak izendapenak, eta helburua da autortzea euren ibilbideari esker Bilboren izen ona zabaltzen eta ezagutarazoten egindako lana.

Datorren martitzenean, abenduaren 17an, 20:00etan, egingo da Bilboko Ospetsuen zerrendeari gehituko jakozan lau izendapen barriak emoteko ekitaldia:

- Mari Puri Herrero Martínez de Nanclares, margolaria, eskultorea eta grabatzailea. Bere ibilbide artistiko oparoagaitik eta Bilboko imajinarioari egin deutson ekarpenagaitik.

- Jaime A. Gil Lozano, hortzen estetikearen arloan nazinoarteko erreferentea. Bere izakera ekintzaileagaitik eta entzute handiko profesionala izateagaitik.

- Marta Macho Stadler, matematikaria. Dibulgatzaile zientifiko lez egindako lanagaitik eta zientzian emakumearen papela ikusgarri egiteagaitik.

- Javier Salgado Martín, saskibaloi jokalaria. Kirolaren balioakaz eta Bilboko saskibaloiagaz dauen konpromisoagaitik.


Bilboko Ospetsuak

Bilboko Ospetsuen zerrendan, gaur arte, 101 persona dagoz izentauta eta, euren artean, badira musikariak, kantariak eta konposatzaileak, historialariak, idazleak, sukaldariak, aktoreak, enpresak eta enpresa-zuzendariak, ikastetxeak, zinema zuzendariak eta modako profesionalak, artistak, jatetxeak... Zerrenda horri gehitu behar jakoz Bilboko enbajadore bi: Athletic Club (2012), eta Guggenheim Bilbao Museoa (2017).

2001: Elías Amezaga, Carmelo Bernaola, Angel Ortiz Alfau.

2002: Jose Zuazagoitia, Rafael Ossa Echaburu, Pedro Olea, Sabina de la Cruz.

2003: Carmen Orueta, Enma Jimenez, Antonio Foraster, Vicente Larrea, Josu Meabe.

2004: Iñaki Garcia-Erguin, Víctor Montes, Kepa Junquera, Mariví Bilbao, Cáritas.

2005: Beti Jai Alai, Orquesta Sinfónica de Acordeones de Bilbao, Casa Lopez Oleaga, El Consorcio, Galería Aritza.

2006: Félix Iñiguez de Onzoño, Juan Sabas Olabarria, Miguel Álvarez Villota, Oskorri, Raimundo Pérez Lezama, Restaurante Rimbombin, Sombrerería Gorostiaga.

2007: Farmacia Caballero, Farmacia Pariza, Farmacia Unceta, Javier de Bengoechea y Niebla, José María Orue Aranguren, José Miguel de Azaola Uriguen, Rafael Iriondo Aurtenetxea.

2008: Yolanda Aberasturi Basabe, Adolfo Cabrales Mato Fito, Mercedes de Miguel Heras, José Luis Marcaida Onaindia, Miriam Ocariz Miguel.

2009: Josu Bergara Etxebarria, Mª Jesús Cava Mesa, Presentación de María Hijas de la Cruz ikastetxea, Bilboko Kidego Kontsularra, Xabier de Irala Estevez, Alejandro Echevarria Busquet, Jesús Llona Larrauri eta Garbiñe Badiola Fariña, Asier Polo Bilbao.

2010: Bilboko Medikuntza Zientzien Akademia, Alex de la Iglesia, Luis de Pablo, El Correo Español-El Pueblo Vasco, Hipólito Suarez, Pedro Luis Uriarte, Igor Yebra.

2011: Adela Asua Batarrita, Virginia Berasategui Luna, Ricardo Diez Hochleitner, Mario Fernández Pelaz, Ángel María Villar Llona, Iberdrola.

2012: Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola, Karitateko Jesusen Zerbitzariak, Olmo eta Don Celes, Abao-Olbe, Idom, Alde Zaharreko Txikiteroak. Uriaren 2012ko enbajadorea, Athletic Club.

2013: Vicinay Cadenas, S.A., Igualatorio Médico Quirúrgico (IMQ), FAS Zine Kluba, Otxarkoaga Formazio Zentroa.

2014: Eneko Atxa, Ramón Barea, Txomin Bereciartua, Jon Kortajarena, Carmen Mijangos.

2015: Martina de Zuricalday Bilbao gozo-dendak, Txetxu Rojo, Alfonso Santiago, Emilio Sagi, Gorabide, Karmele Goñi.

2016: Jose Angel Iribar, Sara Estévez, Xabier Kintana, Jose Antonio Garrido, Begoña Rueda.

2017: Bizkaisida HIESaren kontrako Bizkaiko Herritar Batzordea, Javier Viar Olloqui, Jon Ortuzar Bilbao, María Dolores de Damborenea González, TeleBilbao. Uriaren 2017ko enbaxadorea, Guggenheim Bilbao Museoa.

2018: Félix Linares Jaca, Victoria Cañas Cenea, Isidro Elezgarai Esteban.

2019: Mari Puri Herrero Martínez de Nanclares, Jaime A. Gil Lozano, Marta Macho Stadler, Javier Salgado Martín.


Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu