Bitañoren olerki-liburua aurkeztu dabe Izurtzan
2019-11-29 10:31 KultureaKantuz eta itxaropenez da liburuaren izenburua.
Nikolas Alzola Bitaño Izurtzako idazlearen Kantuz eta itxaropenez izeneko liburua aurkeztu dabe Izurtzan. Igaz narrazinoen bildumea egin zan moduan, aurten Bitañoren olerki hautatuakaz osotu dau liburua lan-talde berak. Antton Mari Aldekoa-Otalora, Xabier Boveda, Alberto Errazti eta Sebas Gartzia Trujillo dira edizinoaren atontzaileak, eta Labayru Fundazinoa argitaratzailea. Testuakaz batera, ganera, egileak berak egindako marrazkiak argitaratu ditue, edizino txukun-txukunean.
Aurkezpenean hainbat jentek parte hartu eban: Udalaren izenean Lorea Muñoz alkateak, Labayruren izenean Adolfo Arejita zuzendariak, lasalletarren izenean Martin Lasak, Iurretako koruak Antton Marik zuzenduta, eta poemak irakurten beste hainbatek, Gerediaga Alkartetik, Bitañoren familiakoak, Labayru Fundazinotik eta egileak eurak. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua be etorri zanez, egileen laguna dan aldetik, aurkezleak berba egiteko bidea emon eta parte hartu eban.
Ekitaldi ederra izan zan, herritarrak, lagunak eta senideak alkartuta. Liburua bera, irakurgai labur-errazez osotuta dago, testu atsegin eta bihozkorrakaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!