Gasteizek Euskal Herriko 40 marrazkilari hartuko ditu 65. SketchCrawlen

Bizkaie! 2019-10-24 08:03   Kulturea

Urriaren 26an, Gasteizeko Buruileria plazan da hitzordua goizeko 10:00etan.

Euskalherria´s SketchCrawl taldeak deituta herrialde ezbardinetako 40 marrazkilari izango dira protagonista Gasteizko alde zaharretik lagin grafikoak hartzen. Nazinoarteko deialdia da hau, San Frantziskotik (Kalifornia) datorrena eta berezitasuna aldi berean munduko leku askotan jentea marrazten jarten dauena.

Buruileria plazan batuko dira proponidutako ibilbideari ekiteko. Hau proposamena baino ez da, bakotxak nahi dauena marraztu leike. Edozlena be, noizean behin hitzordu batzuk zehazten dira alkarregaz ibilteko, jakituria zein dudak alkarbanatzeko.

Holako deialdietan ohikoak diran marrazkilariak etorriko dira Gasteizera: Pili Azkarate eta Maite Azkargorta (Bergara), Edurne Iriarte eta Alicia Ainciburu (Iruñea), Gorka Belasko (Artzentales), Unai Requejo (Santurtzi), Mariajesus Azurmendi (Zumarraga), Gasteizen bizi diren Imanol López eta Neus Álvarezegaz batzera, berrogeitik gora izango dira.

Kasu honetan, Neus Álvarez, Gasteizen bizi dan ilustratzaile katalana da koordinatzailea. Euskalherria´s Sketchcrawl taldearen deialdiak horizontalak, edegiak, parte-hartzaileak eta musutruk dira. Herrialdez herrialde mobiduten da, aurtengoak Mendexan (Bizkaia) eta Hendaian (Lapurdi) izan dira, eta aldez aurretik euskal uriburuak, Maule izan ezik, eta mueta guztietako lekuak, Aramaio, Donibane Garazi, Karrantza, Eugi, Barakaldo, Amurrio, Eibar... Hau izango baita berrogeigarren aldia alkartzen dela taldea. Gasteizen bigarrena izango da, 2012an beste bat hartu ebalako.


Mendexa (Bizkaia)

64. Sketchcrawl marrazkilarien topaketea egin eben udan Mendexan, Ramon Lejardi artista bedaronatarra buru, Euskal Herria’s Sketchrawl alkarteak atonduta; danetara, bederatzi marrazkilari batu ziran herrian.

2006an Enrico Casarosa ilustratzaile italiarrari marrazki-maratoia egitea begitandu jakon San Frantziskon (AEB), eta mundu osora zabaldu eban gero ekimena.

Marrazkilariek askatasun osoa izaten dabe sorkuntzetan, baita erabilitako materialetan be. Normalean koadernuetako orrietan margotuten dabe Sketchcrawl jardunaldietan, eta bakotxak gustukoen dauen lapize, errotulatzailea, akuarelea, tintea edota orioa erabilten dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu