Tg Stan, Agnes Mateus eta Quim Tarrida protagonista XXI. Bad Jaialdiari amaierea emoteko

Bizkaie! 2019-10-23 12:22   Kulturea

Andaluziako Vertebro kolektiboaren Faena lanaren Euskadiko estreinaldia izango da urriaren 27an, Pabilioi 6 Aretoan.

Bilboko Udalak antolatzen dauen Bilboko Antzerki eta Jantza Garaikide Jaialdia – BAD amaierara helduko da astegoien honetan, ikuskizun harrigarrienetako batzuekaz, Tg Stan konpainia belgikarraren edo Agnes Mateus eta Quim Tarrida artista ospetsuen eskutik. Ikus-entzule barriak sortzeko helburuz, domekan, 18:00etatik aurrera, Bilborock Aretoan familiei zuzendutako ikuskizuna izango da, Benetan Be taldearen euskerazko Inondik inora lana. Antzezlanak umorea eta poesia, zuzeneko musikea eta txotxongiloak buztartzen ditu.

Egueneko programazinoaren barruan, sorkuntza eszenikoari laguntzeko BilbaoEszenako – Baliabide Eszenikoen Zentroko Artistak Egoitzan programan aukeratutako proiektu baten aurkezpena be badago. Euskal eszenan ibilbide luzea dauen Eguzki Zubia - La Dinamikaren proposamena da, eta 3er acto lanaren work-in-progress aurrerapen bat eskainiko dau. Jantza eta antzerki proposamena da, menopausia igaro daben emakumeei buruz dagozan aurreretxiak eta ideak lantzeko, zahartzeak dakarren bazterketea, ikusgai izateari ixtea eta horrek dakarren gainbehera personala; 19:00etan izango da, La Fundiciónen, eta 20:00etan, Campos Antzokian Carla Rovira katalanaren Matria antzerki-dokumentala ikusi ahal izango da. Ikuskizun horrek Europa mailako Pyrenart egitasmoaren laguntzinoa dau.

Beste proposamen batzuen artean, barikuan, 21:30ean, Belgikako Tg Stan konpainia ospetsua helduko da Pabilioi 6 Aretora, Harold Pinterren Traición klasikoaren moldaketeagaz. Maitasun hirukote klasikoaren istorioa dago oinarrian, Emmak zazpi urte daroazelako Robert senarra Jerry haren lagun onenagaz engainetan.

BADek zapaturako dauen programazinoaren barruan aitamen berezia merezidu dau Rebota rebota y en tu cara explota ikuskizuna aurkeztuko daben Agnés Mateus eta Quim Tarrida bartzelonarren lana, indarkeria matxisteari eta gizartearen pasibidadeari buruzko gogoeta gordina, 2017an Joera Barrien Kritikearen Saria eta 2018an Ekarpen eszeniko barrien Butaca saria irabazi zituan lana. Zapatuan, 21:30ean, ikusi ahal izango da Pabilioi 6 Aretoan.

BADen aurtengo edizinoa urriaren 27an, domekan, zarratuko da, Pabilioi 6 Aretoan; Ángela Lópezek, Juan Diego Calzadak eta Nazario Díazek osotzen daben Andaluziako Vertebro kolektiboaren Faena lanaren Euskadiko estreinaldiagaz. Nazinoko panoraman ezinbesteko konpainia garaikideetako bat da, eta jaialdiaren laguntzinoa izan dau lana Bilbon aurkezteko. Jaialdiko sarrerek 10 euro balioko dabe txarteldegian, eta 8 euro aurretik erosi ezkero webgunean (www.badbilbao.eus) eta jaialdiko bulegoan (Abando – Elkanoko Udaltegia).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu