'Bilbo' gidea euskera ikasleentzat
2019-10-23 10:04 KultureaLutxo Egia idazleak idatzi eta Asisko Urmenetak ilustrau dau gidea.
Euskal Herriko beste sei uriburuetako gidakaz batera kaleratu da Arian Irakurgai Mailakatuak bilduman. Elkar argitaletxeak Bilboko Udalaren lankidetzeagaz argitaratu dau.
Bilbon barrena bisita gidatua egiteko proposamena da hau. Orain kale bat, gero zubi bat, hurrena historia puska bat... Uriko eskulturen inbentarioa eginez abiatuko dau gidariak ibilbidea Bilboko baldosetan zehar, uri zahar, bizi eta erakargarria eregiz, bilbotarren bizipenen bitartez. Bilduma berean dagoz Baiona, Donostia, Donibane Garazi, Gasteiz, Iruñea eta Maule-Lextarreko gidak, guztiak B1 mailan..
Ilustrazinoak Asisko Urmenetarenak dira. Ibilbidea, liburuaren hasieran mapa batean kokatu dau, eta atal bakotxa, ilustrazino bategaz apaindu dau. Urmenetaren ilustrazinoak Dom Campistronek koloreztatu ditu. Kontuak kontu, artista biren arteko alkarlanaren emoitza berezia eta ikusgarria da.
Bilbo gidea, Arian Irakurgai Mailakatuak bilduman argitaratu da. Bilduma horretan ipuin, nobela eta kazetaritzako testuak batzen dira, A1, A2, B1 eta B2 mailetara egokituta. Liburu guztiek dabe audio-liburua testu idatziagaz batera, ulermena lantzeko ariketak eta hiztegi laburra.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!