Arkeologiaren erdigune izango da Bizkaia egunotan

Bizkaie! 2019-06-12 09:53   Kulturea

Hamar urte bete ditu Arkeologia Museoak.

Bilboko Arkeologia Museoa | Ikusi handiago | Argazki originala

Arkeologiaren arloko Europako lehenengo topaketea antolatu dau Bizkaiko Foru Aldundiak, bere agindupean dagoan Bilboko Arkeologia Museoaren hamargarren urteurrena dala eta. Lau eguneko egitaraua atondu dabe, hilaren 13tik 16ra. Museoa bera da topaketen koordinatzailea, erakunde ugariren laguntasunagaz. Adibidez, EHUren Paisaia Kulturalen Katedreak eta Bizkaiko museo eta gune arkeologiko batzuek (El Pobal, Euskal Museoa, Enkarterriko Museoa...) lagundu dabe.

Hitzordu honetan, arkeologiako ikerkuntzen, bildumen eta ondarearen sustapena eta zabalkundea aztertuko ditue. Helburu nagusia interesa dauen jenteari diziplina horren izkutuko kontuak erakustea da, esate baterako, indusketak, laborategietako lana eta abar. Normalean publikoak ikusi ezin leikezan espazioak ikusteko modua egongo da. Arkeologia izkutuko altxorrakaz lotzen dauen topikoa apurtu nahi dabe antolatzaileek.

Arkeologia Museoko profesionalek lagunduta, bisitariak museoaren barrunbeetan sartuko dira, azken 100 urteotan Bizkaian berreskuratu diran materialak gordeten diran lekuak ezagutzeko. Normalean mugatuta egoten diran beste espazio batzuk ikusteko aukerea be egongo da, adibidez, Punta Begoñako Galeriak, Getxon. EHUren Paisaia Kulturalen eta Ondarearen Unesco Katedrako adituek berbaldiak, mahai-inguruak eta dokumentalak antolatuko ditue.

Bilboko Mariaren Bihotza plazan agertutako San Frantzisko komentuaren aztarnetara, Eako Urtubiagako burdinolara, Santimamiñeko kobazuloetara, El Pobaleko burdinolara eta abar txangoak egingo ditue. Egitarau osoa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu