Getxoko indusketa arkeologikoa hurreratuko jako gizarteari
2019-06-10 09:08 KultureaI. Europako Arkeologia Jardunaldiakaz zabalduko da Punta Begoñako indusketea.
Punta Begoñako Galerietan topautako neolito garaiko aurkikuntzen inguruko indusketa-prozesuak zabalduko ditu I. Europako Arkeologia Jardunaldiak. Bizkaian egingo dira bagilaren 13tik 16ra, Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologia Museoaren hamargarren urteurrena dala eta. Euskal Herriko Unibersidadeko ikerketa historiko, arkeologiko eta arkitektonikorako taldeak, eta Getxoko Udalaren eskutik, Punta Begoñako Galeriak Berreskuratzeko eta euren Balioa Nabarmentzeko prozesuan parte hartzen dsuen aditu-taldeak, prozesua hurreratuko deutse herritarrei, modu personalean, indusketa testuinguruan kokatuz, espazioaren zein denporearen aldetik; indusketan, UPV/EHUko ikasleek hartuko dabe parte. Jardunaldiak izango dira abiapuntua herritarrei indusketearen garapena ezagutzera emoteko; horretarako, hainbat jarduera antolatuko dira: ikustaldi gidatuak, ibilbide tematikoei buruzko zikloak, praktika unibersitarioak eta ibilbide historikoak.
Galerietako jardunaldien programea
Museoaren eta Unescoren Kultur Pasajeak eta Ondarea Katedrearen (UPV/EHU) arteko lankidetzeari esker, bagilaren 13an eta 14an, XX. mendeko arkeologiaren sena, gatazkearen, suntsikorraren, memoria traumatikoaren hondarrei buruzko lana, edo grafitia lako adierazpen barrien bidezko gizartearen eretxiaren transmisinoa hurreratuko deuskuez zenbait aditu, artista eta ikertzaile ezagunek. Planteamendu atsegin eta dibulgatzailearen bitartez hurreratu be: berbaldi labur, barriketaldi, uri-araketa, ikus-entzunezko euskarri edo argazki lehiaketen bitartez.
Kontuak kontu, bagilaren 13an, 16:30etik aurrera, eta Suntsikorraren arkeologia goiburupean, XX. mendeko arkeologiari buruzko 20 minutuko berbaldiak eta mahai-inguru bat egingo dira, Galerien proiektuagaz lotutako esku-hartze arkeologikoen harira. Amaitzeko, Tras un largo silencio dokumentala proiektauko da.
Hilaren 14an, bariku goizean, Arkeologia Museotik Punta Begoñara uri-araketea egingo da. Abandonautako leku, industrialde, eregiten dabizen eraikin edo jentearentzat mugatutako lekuetan sartu eta horreek deskubriduteko esperientzia da, oro har, abentura beharrari, toki historikoakazko lilureari edo toki aldakor eta suntsikorrak bisitetako eta argazkiak ateratzeko emozinoari erantzuteko. Dobako jarduerea da, baina aldez aurretik erreserbau behar da; Bilbo-Getxo-Bilbo bidaia barruan dago.
Jarduerara joango diran personak Bakarrik argazkiak hartu, aztarnarik ez itxi lehiaketan parte hartu ahal izango dabe; hartutako irudiak arkeologimuseoa@bizkaia.eus helbidera bialdu behardira eta irabazleak, Arkeologia Museoak eta Foru Aldundiak argitaratutako liburu-bilduma bat jasoko dau. Kalidadeagaitik hautatzen diran lanak erakusketa batean parte hartuko dabe, inplikautako espazio bien artean egingo dana.
Jardunaldiei buruzko argibide gehiago eta izen-emoteak: 944 040 990 // arkeologimuseoa@bizkaia.eus
Ikustaldi gidatu historikoak, bagilaren 15etik garagarrilaren 14ra
Punta Begoñan topau barri dan historiaurreko kokalekuaren indusketa arkeologikoari lotutako lanak abiatu izanak era horretako lan bat zelan egiten dan zuzenean ezagutzeko aukerea eskaintzen dau, izan be, bagilaren 15etik garagarrilaren 14ra, bisita gidatuak egingo dira, doban, eta galerienak ez eze horreek sartuta dagozan paisaje osoaren historia azalduko da. Denporan zeharkako bidaia batean, monumentua berreskuratzeko egiten dabizen azken lanetatik abiatuko da 100 urte atzera eginez, eregi eben unera arte, baita harago be. Portuaren eta Abrako badiaren bilakaeraz, Bilboko defentsa sistemaz eta Getxoko kostaldean izan dauen eraginaz berba egingo da, denporan 5.000 urte atzerago egiteraino, populazinoak kostaldeko toki estrategiko honetan geratzea erabagi eban momentura arte.
Argibide gehiago eta izen-emoteak: 944 910 800 // www.getxo.eus. Beharrezkoa da aldez aurretik erreserbea egitea.
Ibilbideak
Punta Begoñan egindako ikerketa historiko batzuk zuzendu dituenen eskutik, Getxoko kostaldeari buruzko historia ezagutuko da, bertako biztanleen bizimodua, baita kanpotik jasotako eraginak, gaur egun daukagun paisaje kulturalaren izakerea osotu dabenak. Ibilbideak doban eta 25 laguneko taldeetan egingo dira eguenetan, bagilaren 20an eta 27an eta garagarrilaren 4an eta 11n, 17:30etik 18:30era. Hemen bee erreserbea egin behar da aldez aurretik: 944 910 800
Arkeologia Museoa-Punta Begoña txangoa
Arkeologia Museoa erreferentzia-zentroa da eta Bizkaiko ikerketa arkeologikoen kanal zabaltzailea. Bertako erakusketa iraunkorrak, gure lurraldean gizakiak sortu ziranetik, orain 100.000 urte baino gehiago, garai historikoetara garraiatzen gaitu. Horrenbestez, txangoa musoean Neolito-Kalkolitoari zuzendutako aretoetatik abiatuko da, bagilaren 27an, eguenean, 10:00etan. Garai horretakoak dira Punta Begoñan aurkikuntza barriak. Helburua da aurkikuntza horreen testuingurua ulertzea eta Bizkaian dagozan beste aztarnategi batzuk ezagutzea; aldi berean, erakutsitako material eta berregiteek garai hareetako populazinoen bizimoduak ulertzen lagunduko deuskue. Ondoren, 11:00etan, Punta Begoñan zabalik dagoan indusketa arkeologikora joango dira, 12:30ean Bilbora bueltetako.
Izen-emoteak:: 945 404 09 90 // arkeologimuseoa@bizkaia.eus
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!